Archivo de la categoría: Furgobidaiak / Furgoviajes

Ogella hondartzaren berezitasuna / La singularidad de la playa de Ogella (Ispaster)

Lekeitiotik Ea bidean Ispaster herriko Ogella hondartzan egin dugu parada. Bizkaiko kostaldean berezitasun handiko leku zoragarria ezagutu dugu.

Hemos tenido la oportunidad de visitar la playa de Ogella en Ispaster, de camino desde Lekeitio a Ea. Descubrimos el maravilloso lugar de gran peculiaridad de la costa vizcaína.

Ogella lekua

Natura eta itsasertza lotzen dituen txokogunera furgonetan iritsi gara.  Goizaldean heldu gara bertara eta beste furgoneta batzukin topo egin dugu. Hauek bertan egin dute lo baina udarako denboraldia dela jakinik, furgoneta egunean zehar hesiaren bestaldeko aparkalekuan uzteko gomendioa egin digute. Urtean zehar badakigu bertaratu gaitezkeela baina udaran zaintzako ordutegia bete beharko litzateke. Ez banago oker, Ekaina eta Iraila bitarteko uda denboraldian, 11.00etatik 20:00etarako itsas-zaintza egiten da.

Hemos llegado en furgoneta al entorno que une la naturaleza y el litoral. Llegamos temprano por la mañana y nos encontramos con algunas otras furgonetas. Estos han dormido en este lugar, pero a sabiendas de que es la temporada de verano, nos han sugerido que durante el día aparcásemos la furgoneta en el parking del otro lado de la valla. Durante el año sabemos que se puede aparcar dentro pero en verano se debería respetar el horario de vigilancia. Si no estoy confundida, la temporada de verano de Junio a Septiembre, tiene el horario de vigilancia del mar de 11:00 a 20:00.

Azkar batean Ogella hondartzara jeitsi gara, eskailera behera eta irudi honekin aurkitu gara. Hondartza atsegin eta lasaia harriz osatua eta aurten apenas harerik gabekoa.

Muy rápido hemos bajado a la playa de Ogella, bajamos por las escaleras y nos encontramos con esta imagen. La playa es agradable y tranquila completada con piedras y este año básicamente sin arena.

Ogella hondartza

Hauxe da Ogella hondartzaren berezitasun handiena, hau da, urtero itxuraz aldatzeko eta ustekabean harrapatzeko gaitasuna duen oparia eman dezakeela. Hondartza txikia eta basatia dugu, itsasoaren korronte, marea eta klimaren arabera tamainaz ere aldatzen dena.

Esto es lo que distingue a la playa Ogella, es decir, la capacidad del cambio anual en apariencia y puede dar el regalo de sorprendernos. Tenemos una pequeña y salvaje playa, que con las corrientes marinas, las mareas y el clima cambia también el tamaño de la misma.

Ogella eskailerak

Itsasorantz zabalik dago hondartza eta itsaslabarrez inguratuta dago. Harea xehea du eta olatu handiak izaten ditu. Hori dela eta, oso ohikoa da surfistak taula gainean ikustea. Bestalde, uretan, bainua hartzeko erdiko gunea gomendatzen dute, ziurrena delako.  Urpekaritza gustuko dutenek ere aukera bikaina dute hondartza paregabe honetan. Udaldian sorosleek zaindutako hondartza da eta bainugela eta dutxa zerbitzuak eskaintzen ditu.

La playa está abierta al mar y está rodeada por acantilados. Tiene arena fina y olas grandes. Por lo tanto, es muy común ver a los surfistas con sus tablas. Por otro lado, en el agua, se recomienda tomar un baño en la zona central, ya que es la más segura. Para aquellos que les gusta el buceo, también tienen una excelente opción en esta impresionante playa. En la temporada de verano, es una playa vigilada y tiene servicios de váter y ducha.

Hondartzako egonaldia egin ondoren, jateko ordua gainera etorri zaigu. Janaldia egiteko merendero ederra dago Ogellan, parrilla eta egurrezko janleku mahaiez osaturik. Menua izugarria: txorizotea, entsalada eta kostilla… uhmmm ze goxoa! Badago jendea baina bazkari ederra egiteko denentzat tokia egin dugu.

Después de una estancia en la playa, ha llegado la hora de comer. Tenemos un bonito merendero en Ogella, con parrillas y mesas de madera para comer. Un menú impresionante: chorizote, ensalada y costilla … uhmmm delicioso! Hay gente pero para hacer una maravillosa comida hicimos sitio para todos. 

OgellaTripa beterik, lasai tragotxoak hartu eta parajeaz hausnartu ondoren, ondorio bakarrera iritsi naiz: furgonetarekin egonaldia egiteko leku aproposa benetan… Bisita egitera animatzen zaituztet eta bueltan esango didazue zer nolako esperietzia bizi izan duzuen, ados?

Después de llenar la tripa, tomar tranquilamente unos tragos y mirando al paraje, he llegado una única conclusión: es el lugar ideal para realizar una estancia con la furgoneta… Os animo a ir a visitar y a la vuelta ya me diréis qué tipo de experiencia habéis vivido, ¿de acuerdo?

 

Mutrikuko kostaldearen xarma / Encanto de la costa de Mutriku

Askotan ez dugu urrutira joan behar, hemen gertuan ere egonaldi ederrak egiteko hainbat leku interesgarri aurki ditzazkegu. Horietako bat Gipuzkoako kostaldean dagoen azken herri mugan izango dugu; Mutrikuko itsasbazterrean bilatu dezakegu.

No tenemos que ir muy lejos para ver sitios interesantes y hacer estancias de capricho. Una de éstas tenemos en el último pueblo de límite de la costa de Gipuzkoa; encontraremos en el litoral de Mutriku.

Mutrikuko Galdonamendi auzotik (kanpin ingurutik) herrirantz bideratuz, mendi eta itsas bista ederraz goza daiteke, izan ere, bertatik Gipuzkoako itsasertz zati handi bat bistaratu dezakegu.

Desde el barrio de Galdonamendi (zona del camping) de Mutriku en dirección hacia el pueblo, se puede disfrutar de las hermosas vistas de las montañas y el mar, de hecho, se puede ver gran parte de la costa de Gipuzkoa.

Kostako zonalde honetan, asko dira Mutrikuko Saturrarango kanpina eta hondartzara hurbiltzen direnak baina herritik gertuago ere bada Burumendi izeneko itsasleku xarmangarria. Bertan, Mutrikuko hirugarren hondartza deritzanarekin aurkituko gara, herriko hondartza eta Kardala puntaren artean zehazki. Orain gutxi hondarra hala moduz bota badute ere, arroka eta harri txikiaz osaturiko hondartza litzateke. Ondoan, Flixgain tabernak ere bizitza ematen dio, eguraldi onarekin tragoak hartzeko leku paregabea bihurtuz.

En esta zona costera, se conoce mucho el camping y la playa de Saturraran de Mutriku pero más cerca del pueblo hay una zona encantadora que se llama Burumendi. Aquí nos encontraremos con la denominada la tercera playa de Mutriku, entre la playa del pueblo y la punta de Kardala. Aunque recientemente se ha lanzado descuidadamente arena, la playa está hecha de rocas y piedras pequeñas. Al lado tendremos el bar de Flixgain que le da mucha vida a la zona y se ha convertido en un lugar único con buen tiempo para tomar tragos.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Furgonetarekin hurbiltzeko leku zoragarria izango genuke, ondoan aparkaleku handia izanik. Halere, jakin udarako denboraldian OTAko aparkalekua bihurtzen dela. Kasuan, San Nikolas bidean goraxeago utzi genezake.

Sería un lugar maravilloso para ir con la furgoneta, además al lado tiene un gran aparcamiento. Sin embargo, saber que la temporada de verano es aparcamiento de OTA. En este caso, otra opción sería dejar un poco más arriba camino de San Nicolás.

Burumendi eta piztina berria

Mutrikuko xarma berezienaren ikur piztina naturalak bilakatu dira. Inbidiazko bainu naturala eta freskagarria hartzeko putzu zoragarriak daude. Orain arte piztina bakarra bazen ere, duela urte gutxi beste piztina berri bat ere eraiki dute.

Las piscinas naturales de Mutriku se han convertido en un símbolo de encanto local distintivo.  Son pozos envidiables que se pueden dar baños refrescantes y naturales. Si bien hasta ahora había una única piscina, se construyó una nueva hace unos años.

Mutrikuko piztina naturala

Itsasertz honetan dauden elementu berezi guztiak ezagutzeko, itsasoz edo oinez, ibilbide ikusgarria egin dezakegu; Mutrikuko flysch beltzak, Debako itsaslabar izugarriak eta Zumaiako geruza bikainak ikusi ditzazkegu. Irtenaldi honetako zeharkaldian itsasbazter bereziko Geoparkearen nondik norakoak ezagutuko ditugu.

Para descubrir todos los elementos de esta costa, por mar o a pie, se puede hacer una espectacular travesía; Flysch negro de Mutriku, los impresionantes acantilados de Deba y podemos ver las excelentes capas de Zumaia. En este tour especial conoceremos toda la única zona costera de este Geoparque. 

Gipuzkoako mendebaldeko kostaldeko itsaslabar ikusgarriek Flysch deritzan formazio berezia utzi digu. Itsasoaren eragin etengabearen ondorioz, harkaitz-geruza horiek agerian geratu dira. Flyscharen geruza-sekuentzia horrek historiako ia- ia 60 milioi urteko segida jarraitua osatzen du, eta hor Lurraren historiaren gertaera eta kataklismo garrantzitsuen arrastoa ikus daiteke.

Hau guztia egiazkoa dela baieztatzeko, animatuko al zineten Mutrikuko kostaldea bisitatzera? Ziurrenik baietz.

Los increíbles acantilados de la costa oeste de Gipuzkoa guardan una espectacular formación de capas de roca llamadas Flysch. Como consecuencia continua del mar, estas capas de roca han quedado al descubierto. Esta secuencia de las capas del Flysch completa casi 60 millones de años de la historia. En este lugar se ve el hecho de la historia de la Tierra y también nos muestra las pistas de los cataclismos más importantes.

Para confirmar que esto es cierto, ¿Os animaríais a visitar la costa de Mutriku? Seguramente sí.

 

 

Urederra: naturaren ibilbide koloretsua

Ur ederra

Urederra ibaiaren iturburua benetan merezi duen bisita da, naturaren ibilbide gisa ezin utzi daiteena. Norbaitek ongi baino hobeto jakin izan zuen ematen gune natural honi izena. Ur hauen tonalitate berezia islatzen zuen ibaia “Urederra” izenez bataiatu zuten, hitzaren esanahaia”ur ederra” izanez.

El Nacedero del Urederra es una visita obligada y pienso que ninguno puede perder este trayecto de la naturaleza. Alguien supo más que bien darle nombre a este lugar de la naturaleza. La especial tonalidad de estas aguas es la que seguramente habrá inspirado para bautizar al río con el nombre de Urederra, que significa “agua hermosa”.

Egia esateko, ez da bisitatzen dugun lehenengo aldia baina halere beti harritzen gaituen zerbaitekin aurkitzen gara. Oraingoan, udaberri garaiko eta maiatzeko kolore bizi argitsuak eta ur-emari handiaren oparia jaso genuen.

La verdad es que no es la primera vez que visitamos pero siempre hay algo que nos sorprende. Esta vez tuvimos el regalo de ver los colores vivos y claros de la primavera y el enorme flujo de agua de Mayo.

Urederra hesitua

Urederrako Ibilbidea Bakedanoko sarrerako aparkalekuan hasten da. Logroñorako norabidean, Lizarra herritik 15 minutu inguruan Urbasako parke naturalera joateko bidegurutzea hartu eta errepidean jarraituz Bakedano herriraino iritsiko gara. Herriko aparkalekuan gelditu ginen, iristen diren ibilgailu guztiak bezalaxe. Aparkalekuaren sarrera zaindua da eta era berean, furgoneta ere babestua izan genuen.

El recorrido se inicia en el aparcamiento situado a la entrada del pueblo de Baquedano. A 15 minutos de Estella-Lizarra en dirección a Logroño, tomaremos el cruce para el Parque Natural de Urbasa-Andía y siguiendo la carretera llegaremos hasta el pueblo de Baquedano. Paramos en el aparcamiento del pueblo, como todos los vehículos que llegan. La entrada del aparcamiento está vigilado, por lo que la furgoneta también estaba protegida.

Zubian jauzia

Ia 5 kilometro inguruko ibilbideak ibaiari jarraitzen dio, bukaeran iturburua ikusi arte. Aparkalekutik irten eta Bakedano herria zeharkatu ondoren, beheruntz hasiko ginateke ibairaino iritsi arte. Bertan, bitan banatzen da bidea baina derrigorrez ezkerreko zidorra hartzera beharturik, bideko hesiak Urederraren iturburuko ur jauziraino eramango liguke.

El sendero que tiene alrededor de 5 kilómetros de longitud recorre el curso del río hasta ver el nacedero al final. Saliendo del aparcamiento y después de pasar el pueblo de Baquedano, bajaremos en el camino hasta llegar al río. En ese punto el camino se divide en dos pero estamos obligados a coger el sendero de la izquierda y siguiendo la valla llegaremos a la cascada del Nacedero del Urederra.

Urederra ur jauzia

Paisaia natural berde bizian murgildurik dagoen uraren argi kolore bereziak, naturaren leku hau Nafarroako ingurune ikusgarrienetako bat izaten laguntzen du. Horrela, 1987an natura erreserba izendatu zuten.

Los colores especiales del agua de este entorno verde natural contribuyen a que este lugar, declarado reserva natural en 1987, sea uno de los enclaves más espectaculares de Navarra.

Urederra kolorea

Ez galdu naturaren ikuskizun koloretsu hau eta hurrengoan esango didazue nola benetan merezi duen, ziur baietz!

No os perdáis este espectáculo de color y la próxima me comentaréis que de verdad merece la pena, seguro que sí!

Zugarramurdiko akelarre turismoa

Azkenaldian hainbeste entzun dugun herrira hurbildu gara, Zugarramurdi. Alex de la Iglesiak egin duen azken filmaren ondorioz, “Las Brujas de Zugarramurdi” guztion ahotan dagoen herria da. Baina non dago Zugarramurdi? Nafarroako ipar-mendebaldean dago, Baztanen kokatua, Xareta eskualdearen barnean aurkitzen da: bi mugen artean dagoen eta lau udalerrik osatzen duen lurraldea da. Nafarroaren muga barnean dauzkagu Zugarramurdi eta Urdazubi/Urdax eta Lapurdin (Euskal Frantzian), berriz, Sara eta Ainhoa.

Esta vez nos hemos acercado al pueblo que últimamente estamos oyendo mucho, Zugarramurdi. Es el pueblo que está en todas las bocas después de la última película de Alex de la Iglesia ” Las Brujas de Zugarramurdi”. Pero ¿dónde está Zugarramurdi? Al Noroeste de Navarra, situado en el valle de Baztan, dentro de la comarca transfronteriza de Xareta. El valle de Xareta lo conforman cuatro municipios situados a ambos lados de la frontera: Zugarramurdi y Urdazubi/Urdax en Navarra y los pueblos de Sara y Ainhoa en Lapurdi (País Vasco Francés).

Zugarramurdi

Iturria/Fuente:  https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/s480x480/59265_536392033070544_864682646_n.jpg

Zugarramurdira iritsi gara eta lo egiteko lekuarekin topatu gara. Herriko plazatik behera eskuinetara hartu behar dugu aparkalekura iristeko. Leku egokia deskantsatu eta lasai egoteko.

Hemos llegado a Zugarramurdi y tenemos dónde dormir. Desde la plaza del pueblo hacia abajo debemos de coger a la derecha para llegar al parking. Un sitio agradable para descansar y estar tranquilos.

GPS-ko koordenatuak hauxek dira / Las coordenadas del GPS:

N 43º16.254’

W 1º32.467’

Goizean furgoneta hartu dugu eta haitzulo eta kobazuloen zonaldean sartu gara. Zugarramurdiko lezea herritik kilometro erdira kokatua dago eta aparkaleku handia du furgoneta uzteko. Zugarramurdiko haitzuloa ezagunena da, “Sorginen leizea”, Inkisizio garaian sorginkeria eta akelarreak egiten ziren leku famatua da. Eskailera behera kobazuloko barrunbe nagusira iritsi gara eta infernuko erreka izeneko ur-emariari begiratu diogu, a ze zuloa egin duen!

A la mañana coger la furgoneta y hemos entrado en la zona de las cuevas. La cueva está a medio kilómetro de distancia del casco urbano de Zugarramurdi y tiene un parking para aparcar los vehículos. La cueva de Zugarramurdi es la más conocida, “Sorginen Leizea” donde en la época de Inquisición, 1609 a 1614, fueron presentadas como prueba evidente de que en Zugarramurdi se desarrollaban actos donde se ejercía la brujería y los akelarres. Bajando las escaleras hemos llegado a la cavidad principal que fue horadada por una corriente de agua, aún caudalosa en la actualidad, denominada la Regata del Infierno o “Infernuko Erreka”. 

Zugarramurdiko kobazuloa

Iturria/Fuente: http://lugaresconhistoria.com/2012/07/10/zugarramurdi-navarra/

Zugarramurdiko kobazulotik ordubeteko bidean aurrera Sarako haitzuloetara iritsi gintezke. Bide honetan, megalito, landaredia eta zonaldeko guztia kontatzen duten sensore lekuak daude non hiru hizkuntzetan hitzegiten duten informazioa eskaintzen den. Halere, Xareta eskualde honetan, bidea jarraitzen duen zaldi urdinaren arrastoa jarraituz, beste aukera bat Urdazubi/Urdaxeko kobazuloetara hurbiltzea izango litzateke. Ezagutu nahi izanez gero, Zugarramurdiko, Sarako eta Urdazubi/Urdaxeko lezeak distantzia eta kilometro gutxira aurkitzen dira.

Siguiendo el camino fuera de la cueva de las brujas, cerca de una hora, llegaremos a las cuevas de Sara. En dicha senda, hay zonas con sensores que cuando pasas hacen comentarios trilingües sobre los megalitos, vegetación y orografía de la zona. De todos modos, en el territorio Xareta siguiendo las señales del caballo azul, tenemos otra opción de visitar las cuevas de Urdazubi/Urdax.  En esta ruta de cuevas de Zugarramurdi, Sara y Urdazubi/Urdax saber que se encuentran a poca distancia y pocos kilómetros.

Bisitatu daitekeen begetazioz beteriko ingurune berde-naturala da. Bisitariak historian zonaldeko kondaira eta gertaeraz gehiago jakin nahi izanez gero, Zugarramurdi herrian dagoen Sorginen Museoa ere bisitatu dezake.

Es una zona verde-natural llena de vegetación que merece la pena visitar. Gran parte de los visitantes llegan a Zugarramurdi atraídos por las historias y leyendas que fueron surgiendo en torno al proceso inquisitorial de 1610. Para ello, deben acercarse al Museo de las Brujas que se sitúa en el mismo pueblo.

8 aholku furgonetan bidaiatzeko / 8 consejos para viajar en furgoneta

Furgonetan bidaiatzea esperientzia berezia da. “Karakol etxeak” mugitzeko ematen duen independentzia abenturazale guztiontzat gustokoa da. Egun batean konturatzen gara turismoa egiteko modu honek aukera anitz eskaintzen dituela. Gainera, furgonetak erabiltzaileei kezka nagusienak baztertzen dizkio: non lo egin, non jan, non deskantsatu.

Viajar en furgoneta es una experiencia única. La independencia que proporciona moverse con el “caracol casa” es una delicia para los más aventureros. En un día ya te das cuenta del montón de posibilidades que te abre este tipo de turismo. Además, las furgonetas liberan a sus ocupantes de las clásicas preocupaciones: dónde dormir, dónde comer, dónde descansar.

Furgo4

Ibilbide luzeak egin ondoren, furgonetan bidaiatu aurretik beharrezkoaz konturatzen zara. Furgonetan igo aurretik, batez ere lehenengo aldia denean-apunteak hartu eta trasporte mota honetan bidaiatzeko 10 nota garrantzitsuenak apuntatu.

Después de unos recorridos largos, te das cuenta de lo que necesitas antes de viajar en furgonetaAntes de subirte a la furgoneta, sobre todo si es la primera vez, coge apuntes y toma nota de las diez cosas que hay que saber antes de viajar en este medio de transporte.

1. Bidaialekua ikertu / Investigar el destino

Aukeratutako bidaialekua begiratu mapan eta bisitatu nahi dituzun beste bisitaleku garrantzitsuenak markatu. Blog honetan aipatu bezala, Furgovw-ek lotarako duen Europako furgolekuen mapa begiratzea interesgarria litzateke. GPSa eguneratzea ere komenigarria izango litzateke.

Mira en un mapa el destino que hayas elegido y marca los sitios imprescindibles que quieras visitar.  Comentábamos en este blog que es muy interesante observar el mapa de Furgovw con los lugares furgoperfectos de Europa para dormir.  Además recomendable actualizar el GPS.

2. Lekua izateko ordena gakoa da / La clave es el orden para tener espacio

Beharrezkoarekin egin maleta. Erraza da esatea baina garrantzitsuena hartzen saiatuko gara. Ez ahaztu erropa garbitzeko xaboia. Maletategian edo kaxoietan legua izanik, zure gustoso lata eta kontserba elikagaiak eraman ditzazkezu: fabada, lekale boteak, ilarrak, esnea, zumoak, tomatea, almibarreko piña eta melokotoia eta sukaldatzeko erraza den pasta eta arroza. Bihurgunetan ez mugitzeko egokiena kaxetan ordenatuta eramatea da. Haragia eta arraiari dagokionez, herriko merkatuak bisitatu eta hoberena bertan erosteko aukera aprobetxatzea da.

Haz una maleta con lo necesario. Es fácil decir pero intentaremos coger lo imprescindible. Incluye el jabón en tu lista para lavar la ropa. Teniendo espacio en el maletero o en los cajones, puedes llevar provisiones en lata o conserva de tus comidas preferidas: fabada, legumbres en bote, guisantes, leche, zumos, tomate frito, piña y melocotón en almíbar y lo más fácil para cocinar cómo pasta y arroz. Llévalos ordenados en cajas para que no se desplacen en las curvas. En cuanto a las carnes y pescados puedes aprovechar la oportunidad que te brindan para visitar los mercados locales y comprarlos en ellos.

3. Klima aztertu / Observa el clima

Hotza eta beroarentzako beharrezkoa eraman. Hotzarekin: manta edo edredoia, almohadak, batzuk izarak eramaten dituzte eta gauez babesteko guztia. Beroarekin: bainujantzia, toalla, toldoa edo sonbrilla, hondartzako eserlekuak, jateko eserlekuak, mahaia, eta txiringitada egiteko guztia. Gauerako linterna eramatea beharrezkoa da.

Llevar lo necesario para el frío y el calor. Con el frío: una manta o edredón, almohadas, algunos llevan sábanas y lo imprescindible para cubrir por la noche. Con el calor: bañador, toalla, toldo o sombrilla, sillas de playa, sillas para comer, mesita, y todo para la chiringuitada. Necesario llevar una linterna para la noche.

4. Jateko garrantzitsua / Importante para comer 

Furgonetan bidaiatzeko abantaila nagusienetakoa egunero jateko lekuaren bila ez dezula ibili behar da. Nahiz eta egun batzuetan bertako gastronomia probatzeko plazerrak eramaten gaituen, zuk eramandako edo egindako produktuak kontsumitzen badituzu, asko aurreztu dezakezu. Kontsumitu ahala erostea da egokiena eta zure jatekoa egitea. Gainera, ondo etorriko zaigu labana eramatea (haiztoak egiten ez dituenak egiteko). Sukaldatzeko gatza, ozpina, olioa eta nola ez, gas kartutxoekin funtzionatzen duen sukalde txikia. Ez ahaztu basura poltsak eta hozkailuan joan behar duten, ur botila eta zerbezak. Pausu Hajek jarraituz, jatetxetan diru asko aurreztu dezakegu.

Una de las grandes ventajas de viajar en furgoneta es la libertad de no tener que estar buscando todos los días un sitio para comer. Aunque algunos días te dejes llevar por el placer de la gastronomía típica del lugar, el ahorro económico es muy alto si se consumen productos elaborados por uno mismo. Mejor comprar según vayas a consumir y cocina tu propia comida. Además, nos vendrá muy bien por si acaso una navaja (para cosas mayores que no pueda hacer un cuchillo). Para cocinar necesitas como sal, vinagre, aceite y claro una cocina pequeña que funcione con cartuchos de gas, donde poder hacer la comida. Tampoco olvidar: bolsas de basura, botellas de litro de agua y cervezas (todo ello irá pasando por la nevera). Estos pasos nos permitirán ahorrar mucho dinero en restaurantes.

5. Ur erretserbak kalkulatu / Calcula tus reservas de agua

Ur bidoiak beteta eraman, 25 litrokoak badira hobeto. Furgonetan ur beroaren sistema jarri daiteke eta dutxa plegableak ere badaude erabiltzaileak izkutuan dutxatzeko. Blog honetan hitzegin dugu, furgoneta barnean jarritako dutxa kabinari buruz. Beste aukera camping batean sartu eta han dutxatzea da. Ur bidoiak betetzeko zenbait autopista eta gasolineretan ur iturriak badaude. Azkenik, komun kimikoaren inguruan esan, egokiena hutsik eramatea eta beharrezko kimikoak betetzea.

Llevar llenos los bidones de agua de 25 litros. Se puede instalar un sistema de agua caliente en la furgoneta y luego hay duchas plegables para que los viajeros puedan esconderse. En este blog se ha hablado del sistema ducha cabina que se ha instalado dentro de la furgoneta. Otra opción es pasar la noche en un camping y ducharse allí. En algunas áreas de servicio de autopistas o gasolineras disponen de surtidores de agua para poder rellenar los bidones. Por último, hay que tratar el tema del baño químico. Mejor que la wc este vacío y llenar con los químicos necesarios.

6. Telefono mobila eguneratu / Teléfono móvil actualizado

Lurraldetik kanpora joanez gero, Frantzia, Portugal edo Europan zehar, daukazun telefono konpainiaren atzerri baldintzak eta zerbitzuak jakin. Gainera, Roaming-a aktibatua izan; jakin Roaming aktibatzeko zenbait konpainiatan (Euskaltelen adibidez) deitu egin behar dela.

Si salimos fuera del país, como Francia, Portugal o Europa, debes tener la información de las condiciones del servicio de extranjería de la compañía del teléfono móvil que tengas.  Además, tener el Roaming activado; saber que en algunas compañías hay que llamar para activar Roaming (Euskaltel por ejemplo).

7. Aurrekontu itxia / Presupuesto cerrado

Aurrekontu errealista egin eta badaezpada kreditu txartela eraman. Frantzian adibidez, gasolindegi gehienetan txartela bakarrik onartzen dute eta Portugaleko zenbait ordainlekuetan txartelakin ordaindu behar da. Pegatinak diruditen binetak ere erosi daitezke, hemen ITV pasa dezula adierazten duten antzekoak. Bulgaria, Austria, Eslobakia, Lituania, Suitza eta Txekiar Errepublikan ohikoa da autopista erabiltzeko zerga ordaindu duzula erakusten duten dokumentuak.

Realiza un presupuesto realista y lleva una tarjeta de crédito por si acaso. En Francia, por ejemplo, la mayoría de gasolineras solo admiten tarjeta y en algunos peajes de Portugal se debe pagar con tarjeta. También se pueden comprar las viñetas que son unas pegatinas parecidas a las que aquí sirven para indicar que se ha superado la ITV. Es muy habitual en países como Bulgaria, Austria, Eslovaquia, Eslovenia, Lituania, Suiza o República Checa, y son los documentos que acreditan haber pagado el impuesto por el uso de las autopistas.

8. Larraialdi kasuan / En caso de emergencia

Zorigaiztoko lapurretaren bat izanez, ez izan zalantzarik eta salaketa jartzeko poliziarengana jo. Frantzia hegoaldeko zerbitzugune eta gasolineretan delinkuentzia mota hau ohikoa da eta hori ez gertatzeko kanpingera joatea gomendagarria da. Gogoratu Europa guztian 112 larrialdi zenbakiak funtzionatzen duela, eta itzultzaile zerbitzua martxan dute bertako hizkuntzan hitzegiten ez diren deiak hartzeko.

Si por desgracia sufres algún robo, no dudes en acudir a la Policía a poner una denuncia. Este tipo de delincuencia es muy frecuente en las áreas de servicio y gasolineras del sur de Francia, por lo que si atraviesas el país galo es aconsejable que pernoctes en campings. Recuerda que el teléfono de emergencias 112 funciona en toda Europa con el mismo número, y disponen de un servicio de traductores con el que pasan las llamadas en cuanto notan que no se habla el idioma nativo.

Obrigado Portugal: Porto Covo

Porto Covo3

Abuztuko oporretatik bueltan, Portugaleko bidai kronika idatzi nahi dizuet. Hemezortzi egunetan bizitakoa berezia, luzea, zabala eta aberatsa izan da. Leku berezienak eta guretzat ikusgarrienak azalduko dizkizuet, izan ere, bidaia honetan ezagututakoa Lisboa behetik (Setúbal) behera dagoen kostalde osoko bidaia izan da (ia Sagres arte). Egia esan behar badizuet eta aurrez abisatzen dizuet autopista ez hartzeko, oso garestia ateratzen da. Bi orduko bidaia, Elvas-Setubal, 26€ kendu zizkiguten. Gu bai autopistan oso kotxe gutxi zegoela! Aukera errepide nazionala hartzea da, nahikoa eta gehiegi.

Después de las vacaciones de Agosto, os quiero escribir la crónica de Portugal.  Lo que hemos vivido en dieciocho días ha sido especial, largo, tendido y enriquecedor. Voy a enseñar los sitios más especiales y dignos de ver para nosotros ya que lo que se ha visitado ha sido la costa desde un poquito más abajo de Lisboa (Setúbal) hasta casi Sagres. Si tengo que decir la verdad, mejor no coger la autopista, sale muy caro. Las dos horas de viaje de Elvas a Setubal, nos quitaron 26€.  Yo si que no veíamos coches en la autopa! La alternativa es ir por la carretera nacional, suficiente y más. 

Porto  Covo

Portugalera Badajozetik sartu ginen eta segituan kostaldera egin genuen, Setubal herria lehenengoa. Iritsi eta segituan aberi txiki-haundi bat ere izan genuen furgonetan baina hori beste post batean kontatuko dizuet, luze joko baitit.

Entramos a Portugal desde Badajoz y enseguida queríamos ir a la costa, siendo el primer pueblo Setubal. Nada más llegar tuvimos en la furgoneta una avería pequeña pero grande a la vez. Mejor explicar en otro post porque me dará mucho para contar.

Setubal

Setubaletik Troiara ferryan pasa ginen, handik bertatik kostaldean behera egiteko. Herriko Turismo bulegoan autopista hartzea baina merkeagoa zela azaldu ziguten, hau da, Troiara pasa eta beheraka egin Sines ingurura iritsi arte. Ferryaren kostua txikia zen bi pertsona eta furgoneta, joaneko bidaian 16€ ordaindu genuen. Tartean badaude ezagutzeko merezi duten hondartzak, guk adibidez Melindes-en parada egin genuen. Landetan (Euskal Frantzian) ikusten ditugun hondartza luze eta infinito batekin topatu ginen, arriskutsua orilera handiak baitzeuden.

Para bajar en la costa con la furgo, pasamos en ferry desde Setubal a Troia. En la oficina de turismo del pueblo de Setubal nos aconsejaron coger el ferry porque era más barato, es decir, pasar a Troia y bajar hasta Sines. El coste de ferry fue bajo, supuso 16€, viaje de ida de dos personas y la furgoneta.  En este tramo hay playas que merecen la pena visitar, por ejemplo nosotros paramos en Melindes. Nos encontramos con una playa larga e infinita como vemos en Las Landas (País Vasco Francés), con grandes orilleras peligrosas.

Ferry Troia

Sines pasa eta aurrera eginez, bidegurutze batean Porto Covora iristeko errepidean, itsasoari besarkatuz, petroleo refineria eta industria zonalde batekin aurkituko zarete, zeharo itsusia. Ondoan hondartza bat dago, ez naiz gogoratzen izenaz baina ez harritu aurrerago egin behar da pareajearekin bilatzeko, torre eta tximinia danak pasa ondoren. Guk ere ezustekoa hartu genuen, hau al da famatzen duten Porto Covo ingurua? Bufff.

Pasando Sines y un poco más adelante camino a Porto Covo, os encontrareis con un cruce y una zona industrial con refinerías de petroleo feísimos pegados a una playa que no me acuerdo el nombre. No os extrañeis porque el paraje viene pasando todo esto, dejando todas las torres y chimeneas. También nos sorprendimos, puede ser esta la zona de Porto Covo que tanto dicen? Bufff.

Porto Covo1

Porto Covo kalaz eta hondartzaz inguratua dago.  Marearen arabera, beheraka egiten duenean, alderdi bateko kala bat, beste aldekoarekin bat egiten da. Akantilatu handiegirik gabe, goitik txoriaren modura guztia kontrolatu dezakezu. Gure kasuan furgonetatik espiatzeko moduan. Nire iritziz, Asturiasen antzekoa da.

Porto Covo está rodeada de calas y playas. La cala de un lado, se une con otra del otro lado, cuando baja la marea. Sin mucho acantilado, se puede visionar como un pájaro todo desde arriba. En nuestro caso desde para como espiar desde la furgo. En mi opinión, se parece a Asturias.

Porto Covo4

Halere, guretzat egokiena furgoneta edozein lekutan uztea zen; hondartza hau gustatzen zaidala, ba hementxe aparkatuko dut. Zenbat parking, zenbat txoko! Herrian ere hainbat aparkaleku daude, lotarako oso oso egokiak. Furgonetak bakarrik ez, autokarabana ugari ere ageri ziren, ez dakit behin ere hainbeste batera ikusi ditudan, ai ama! Dena dago gertuan eta eskuragarri: konprak egiteko herria ondoan, lotarako aparkalekua hortxe eta hondartzara joateko bi pausutara. Nahi duenarentzat kanpinga ere bai, ondo-ondoan.

De todos modos, lo mejor era dejar la furgoneta en cualquier sitio; me gusta esta playa pues aparco aquí. ¡Cuánto parking, cuántos sitios! También hay lugares en el mismo pueblo, muy muy adecuados para dormir. No sólo furgonetas sino que había muchas autocaravanas, ¡Dios mio no sé si he visto tantas en el mismo sitio! Todo está cerca y accesible: el pueblo al lado para hacer las compras, el parking ahí mismo para dormir y la playa a dos pasos. El que quiere camping también, al lado.

Porto Covo aparkalekua

Gure lotarako lekua Porto Covok duen portutxoaren ondoko aparkalekua izan zen. Han bertan bi gau egin genituen eta oso gustora egon ginen. Han ezagutu genituen Txiki eta Antonio, Getafeko beste bikote furgonetero batzuk. Inguruarekin txundituta elkarrekin esperientziak partekatzeko aukera izan genuen.  Herria txikia baina turistikoa, berritua eta aldi berean modernoa. Komertzioz beteriko goraka doan kale nagusi bat du eta plazara iristen zara. Polita da, etxe txiki eta baxuaz inguratua.

Nuestro sitio para dormir en Porto Covo, era en el parking que tiene en el alto del pequeño puerto. Hicimos dos noche y estuvimos muy a gusto.  Allí conocímos también a los furgoneteros Txiki y Antonio, una pareja de Getafe. Sorprendidos con el entorno tuvimos la ocasión de compartir todas las experiencias. El pueblo pequeño pero turístico, renovado y moderno al mismo tiempo. Tiene una calle comercial en cuesta que llega hasta la Plaza Mayor. Bonito, rodeado de casas pequeñitas y bajitas.

Porto Covo portua

Euskaldun petoak izanda, nola ez, bertako jakiak dastatzeko denbora ere hartu genuen. Arraia eta mariskoa dira jakietan protagonista. Hainbat kartel ikusi genitzazkeen aukeratzeko zalantzak sortzeko: sardinak, olarrua, bakailua egosita, karakolak, nabajak, almejak, txangurroa, etab. luze bat aipatzen hasita ere.  Lehenengo gaueko menua hauxe: olarrua binagretan, bi pertsonentzako bakailua egosita berdurekin eta txerri txuleta patata eta arrozakin. Edateko ardo txuria eta Sagres zerbeza. Guztira 40€ inguru atera zitzaigun.  Eiii, ahaztu gabe, Sagres limon Radler, probatzeko edaria da. Lauoi ere asko gustatu zitzaigun, xuabea eta edanerraza (1,20€ bakoitza tabernan).

Siendo vascos cómo no íbamos a probar los manjares de esta zona. En comida los protagonistas sin duda, el pescado y el marisco: sardinas, pulpo, bacalao cocido, caracoles, navajas, almejas, buey…El menú de la primera noche: pulpo en vinagreta, bacalao cocido con verduras para dos personas y chuleta de cerdo con patatas y arroz. Vino blanco y cerveza Sagres. En total nos salió cerca de 40€. Eiii, sin que se me olvide, hay que probar la Sagres limón Radler. Nos gustó a los cuatro, suabe y muy fácil para beber (1,20€ en el bar).

Arraien kartela

Porto Covon aurreraxeago, 5 kmtara oso gertu, Ilha Pessegueiro aurkituko dugu. Hondartzaren aurrean ikusten den isla txiki kuriosoa da. Gaztelu moduko eraikuntza eroria ikusi daiteke baina ez ginen enteratu bere historiaz.

Siguiendo más adelante de Porto Covo, cerca a 5 km, nos encontremos con Ilha Pessegueiro. Veremos una especie de construcción caído tipo castillo pero no supimos que historia tiene. 

Porto Covo2

Merezi duen kostaldea da Porto Covo, oso oso gomendagarria furgonetazale eta karabanazaleentzat. Inguruan kanping ugari badira ere, edozein txokotan aparkaleku egokiak daude giro ezinhobean eta gainera hondartzako lehenengo lerroan.

Porto Covo merece la pena, muy muy recomendable para furgoneteros y caravaneros.  Aunque haya muchos campings alrededor, hay zonas envidiables para aparcar en un ambiente muy bueno y además en primera línea de la playa.

Begur-eko 8 hondartza, 8 ilusio

Mediterraneoaren atalaian, Gironako Emporda inguruko bihotzean dagoen herri historikoa da Begur. Kosta Bravako lekurik ederrenetakoa zalantzarik gabe, Begur eta bere hondartzak.

Herriko momentu historikoen erreflexu diren eraikinak ikus ditzazkegu Begur-eko alde zaharrean, beti ere hiriaren goikaldeko gazteluak herria eta herritarrak babestuz. Gainkalde horretatik ikus ditzazkegu oraintxe aipatuko ditugun hondartzen eta itsasoaren paraje eta bista ikusgarriak.

begur_vista-general

Zortzi hondartzen ilusioak kontatu ditzazkegu. Argazkiak ikustearekin batera konturatuko zarete zertaz hitzegiten ari garen.

Aiguablava

Arrokadun akantilatu gorrixkaren inguruan dauden ura garbiko hondartzak dira. Halere, hondartzetara bertaratzeko erraztasunak handiak dira.

Sa Riera

mapa_platges_Begur

  • Del Racó:   300m x 65m luzera duen hondarrezko hondartza da. Jatetxeak, aparkalekua, dutxak, komunak, ezinduentzako sarrera eta hamaka eta sonbrilak alokatzeko aukera du.
  • Illa Roja:   Barkoz edo oinez joan daitekeen 80m x 20m luzerako plaia nudista da.
  • Sa Riera: 300m x 65m luzera duen hondarrezko hondartza da. Pasealekua, jatetxeak, aparkalekua, dutxak, komunak, telefonoa, ezinduentzako sarrera eta sorospen zerbitzua du.
  • Aiguafreda:   25m x 15m luzerako arrokadun hondartza da. Barkoan joan eta aingura botatzeko lekurik aproposena da. Jatetxeak, aparkalekua, dutxak eta ezinduentzako sarrera dauka.
  • Sa Tuna:   Kala dirudien 100mx35m-ko harrizko hondartza erakargarria da. Jatetxeak, aparkalekua, dutxak, telefonoa, sorospen zerbitzua eta ezinduentzako sarrera dauka.
  • Platja Fonda:  Barkoz edo oinez joan daitekeen 160m x 35m  luzerako hondarrezko hondartza da. Aparte ger luzerako atzen den kala zoragarria da. Oinez joanez gero, jende gutxi aurkitzen den horietakoa eta hemen naturaren erdian aurkitzeko aukera dago.
  • Nucli Fornells:   Legarrezko 20m x 5mhondartza txikia eta oso erosoa.  Jatetxeak ditu eta telefonoa ere bai.
  • Aiguablava:   Paraje naturalean aurkitzen den  90m x 45m-ko hondarrezko hondartza da. Jatetxeak, aparkalekua, dutxak, komunak, hamakak eta sonbrilak alokatzeko aukera, ezinduentzako sarrera eta sorospen zerbitzua du.

Platja Fonda

Begetazioaz inguratuak daude eta gomendagarria hondartza batetik bestera joateko ibilbideak egitea. Guk adibidez, Aiguablavatik Platja Fondako paseoa egin genuen. Rondako bidea bezala ezagutzen dute eta oso polita da. Erakargarritasun berezia duen itsas urezko pistina naturalarekin aurkituko zarete, benetan ikusgarria.

Fornells

Hemen bertan lo egin daiteke inongo arazorik gabe, hau da, Fornells inguruan alegia. Begur herrian bertan baino hobeto furgoneta hondartza inguruan aparkatzea. Halere, zenbait hondartzetan OTA dago, batez ere udara giroan joanez gero. Sa Rieran adibidez badakit ordaindu behar dela.

Egia esan behar badugu, itsasaldeak baino gehiago harritu gintuen ikus daitezkeen aberatsen etxe eta mantsio ikusgarriak. Kostaz han sartuko balitz, nork daki?

Irteeraren bat pentsatzen baldin bazaudete ez ahaztu izen honekin, Begur.

Sardiniara eta ez sardiñetara

Gure zentzuak sakonean sakontzeko bidaiarik interesgarriena ezagutzera eraman nahi dizuet.

IMGP1420

Sardinia irlak perfumedun eskaera izan nahi du, izan ere, bertan eskaintzen duen lore usaina, landare aroma eta itsaso garden eta garbiaren olatu soinuak guztiz bereziak dira.

Zalantzarik gabe gehien barneratu daitekeena, ordea, ikusmena da: pintore batek bere paletaren gainean egin ezin ditzazkeen koloreak ere aurkitu ditzazkegu. Dastaketari ez diogu lekurik kenduko; ehiza-haragia, gazta, fruta eta berdurak nagusi itsas janariaren alboan.

Italiari dagokion arrokadun irla menditsua da Sardinia (gazteleraz Cerdeña). Ez dakit zer pentsatuko duzuen baina gaztelerazko “Cerdeña” hitzak txerrietara joateko inbitazioa dirudi, euskaraz, aldiz, Sardiniak sardiñetara bidaltzen digu. Arroka eta zulo ugariek arrantzari bai lekua uzten diote.

Arroka zuloak

Olagarroa

Gure ferry bidaia Bartzelonatik Porto Torresera izan zen. Nahiz eta iparraldea den Sardiniaren ezagunena; Stintino, Santa Teresa di Gallura, La Maddalena eta nola ez Costa Smeralda  (Porto Cervo, Porto Rotondo), badaude beste hainbat interes leku ere.

Sardinia mapa

Nahitaezko bisita da Alghero, kutsu aragoitarra duen herri bitxia. Koral gorria saltzen zuten dendatxo eta pizza jatetxetan katalanez jarduten dute. Alde zaharra harresiaz babestu nahi izan zuten eta portuaren ondoko itsas pasealeku oso luzeak hondartza inguratzen du. Ondoan, irlako kobazulo ezagun eta ikusgarriena: Neptuno Kobazuloa (Alghero). Iritsi eta aparkatzeko leku handirik ez baina Abuztua izanik normaltzat har dezakegu. Kobazulora iristeko 650 eskailera behera egin behar dira, horrek esan nahi du gora ere beste hainbeste egin behar direla. Merezi duela esan dezaket, ikusi dudan haitzulorik politenetakoa da, estalamigtak eta estalagtitak oso altuak eta luzeak ditu barnean. Buelta 45 min eta bakoitzeko sarrera 12€ da.  Beste aukera Algherotik zuzenean barkoan sarreraino heltzea 15 €gaitik.

Neptuno kobazuloa_Alghero

Iparraldetik mendebaldera egin genuen Cala Gononen geldiadia eginik. Edozein lekutan aparkatzeko lekua, jateko leku dexente, gauero merkadiloa, eta kalaz inguratua. Edatekoa garestia izanik, hobeto portu aldea sahiestea. Zerbeza 3-4€ko tartean ordaintzen genuen. Sardiniako kala ezagun eta ederrenetan egun pasa egiteko portuan zodiac bat hartu genuen; goizeko 10:00etan atera eta arratsaldeko 17:30etan buelta. Itsasbidaia ikusgarria izan zen: goizean Kala Sisine eta Kala Gabbiani bisitatu genituen eta arratsaldez, berriz, Kala Luna.

Dorgali

Sardinia menditsua izanik, hainbat mendi portu gora eta behera topatu genituen. Furgoneta ere nahikotxo berotu genuen, batera eta bestera eta barnean gu ere bai, sardoek eta italiarrek batez ere, ezer errespetatu  gabe gaizki gidatzen dutelako. Larri 20 egunetan, azkenean ezkerraldeko ispilua airetik eraman ziguten, gure errepide karrila ez zutelako errespetatu. Bueltako ferryan guztiek gai berdina ahoan, furgoneta-kotxea eta errepidean pasatako apuroak.

Kostaldean enbidiazko lekua

Egunero pasatzen naizelako eta enbidia ematen didalako idatzi nahi dizuet Ondarbeltz (Mutriku) txoko kuriosoaz. Furgoneta, karabana eta edozeinentzako irekia dagoen zonaldea da: hondartza, itsasoa, ibaia, kanpalekua, frontoia eta txiringito ederra  du.

Ondarbeltz aparkalekua

Mutrikun aurkituko duzuen txoko atsegina da. Debatik Mutrikura bidean, zubia eta tunela pasa eta metro gutxitara, bidean jarraituz eskuinetara, Ondarbeltz aurkituko duzue. Hitzak berak esaten digun moduan, hondar fin eta beltz koloreko hondartza da. Txikia (120 m), ura lasaia eta zerbitzu anitz duena (dutxak, ura potablea, komunak, taberna…).

Ondarbeltz hondartza

Halere, ez gara hondartzarekin bakarrik geratuko.  Debako hondartza eta herria kontenplatuz txiringitoan zerbezatxoa hartzeko ideala eta frontoian pala partidu bat botatzeko atsegina, zergaitik ez!

Ondarbeltz txiringitoa

Deba

Ondarbeltz_frontoia

Aparkalekua zabala ez baina luzea da: ezkerretara eta eskuinetara geratzen da biribilgune baten bidez bereiztuz. Ezkerraldera hondartza eta txiringitoa aurkituko duzu eta eskuinetara frontoia dago.

Arrantzan ibiltzeko ere leku aproposa dela esan dezaket, izan ere, Urola ibaiak Deban bukatzen du bere ibilbidea, Ondarbeltz ondoan. Animatzen al zarete?

Ondarbeltz

San Fermin Nojan

Oraingoan eta San Ferminak izan arren, furgobisitariak Noja (Kantabria) ezagutzera joan ginen. Berandu iritsi bai!!! Ilunpetan tokia bilatu ezin ibili ginen, izan ere, GPSak kale egin zigun. Ez genekien zerrekin bilatuko ginen eta hurrengo egunean sorpresa!!!

Nojako kanpalekua, belardian lasai egoteko lekua.

Aparkalekua estu xamarra, furgoneta eta karabana asko zeuden. Halere, ondoan beste aparkaleku luze bat zegoen eta hantxe geratu ginen.

Hondartza ondoan eta belar zelaian txiringitada egiteko izugarrizko lekua. Guztia ondoan eta gertu. Goizeko 10etako betiko barbakoazaleak hasi ziren etortzen eta ez ginen atzera geratu, bainatu eta guk ere bazkaltzeko gure karpa montatu genuen.

Zelaia
Hondartza ondoan dagoen belardian txiringitada egiteko lekua dago. Barbakoak egiten dituzte.

Gehien gustatu zitzaiguna, aldameneko txiringitoa, Pata Palo izenekoa, kontzertuak eta zerbeza batzuk hartzeko terraza ederra. Anbientea aseguratua.