Archivo de la categoría: Oporrak / Vacaciones

Obrigado Portugal: Porto Covo

Porto Covo3

Abuztuko oporretatik bueltan, Portugaleko bidai kronika idatzi nahi dizuet. Hemezortzi egunetan bizitakoa berezia, luzea, zabala eta aberatsa izan da. Leku berezienak eta guretzat ikusgarrienak azalduko dizkizuet, izan ere, bidaia honetan ezagututakoa Lisboa behetik (Setúbal) behera dagoen kostalde osoko bidaia izan da (ia Sagres arte). Egia esan behar badizuet eta aurrez abisatzen dizuet autopista ez hartzeko, oso garestia ateratzen da. Bi orduko bidaia, Elvas-Setubal, 26€ kendu zizkiguten. Gu bai autopistan oso kotxe gutxi zegoela! Aukera errepide nazionala hartzea da, nahikoa eta gehiegi.

Después de las vacaciones de Agosto, os quiero escribir la crónica de Portugal.  Lo que hemos vivido en dieciocho días ha sido especial, largo, tendido y enriquecedor. Voy a enseñar los sitios más especiales y dignos de ver para nosotros ya que lo que se ha visitado ha sido la costa desde un poquito más abajo de Lisboa (Setúbal) hasta casi Sagres. Si tengo que decir la verdad, mejor no coger la autopista, sale muy caro. Las dos horas de viaje de Elvas a Setubal, nos quitaron 26€.  Yo si que no veíamos coches en la autopa! La alternativa es ir por la carretera nacional, suficiente y más. 

Porto  Covo

Portugalera Badajozetik sartu ginen eta segituan kostaldera egin genuen, Setubal herria lehenengoa. Iritsi eta segituan aberi txiki-haundi bat ere izan genuen furgonetan baina hori beste post batean kontatuko dizuet, luze joko baitit.

Entramos a Portugal desde Badajoz y enseguida queríamos ir a la costa, siendo el primer pueblo Setubal. Nada más llegar tuvimos en la furgoneta una avería pequeña pero grande a la vez. Mejor explicar en otro post porque me dará mucho para contar.

Setubal

Setubaletik Troiara ferryan pasa ginen, handik bertatik kostaldean behera egiteko. Herriko Turismo bulegoan autopista hartzea baina merkeagoa zela azaldu ziguten, hau da, Troiara pasa eta beheraka egin Sines ingurura iritsi arte. Ferryaren kostua txikia zen bi pertsona eta furgoneta, joaneko bidaian 16€ ordaindu genuen. Tartean badaude ezagutzeko merezi duten hondartzak, guk adibidez Melindes-en parada egin genuen. Landetan (Euskal Frantzian) ikusten ditugun hondartza luze eta infinito batekin topatu ginen, arriskutsua orilera handiak baitzeuden.

Para bajar en la costa con la furgo, pasamos en ferry desde Setubal a Troia. En la oficina de turismo del pueblo de Setubal nos aconsejaron coger el ferry porque era más barato, es decir, pasar a Troia y bajar hasta Sines. El coste de ferry fue bajo, supuso 16€, viaje de ida de dos personas y la furgoneta.  En este tramo hay playas que merecen la pena visitar, por ejemplo nosotros paramos en Melindes. Nos encontramos con una playa larga e infinita como vemos en Las Landas (País Vasco Francés), con grandes orilleras peligrosas.

Ferry Troia

Sines pasa eta aurrera eginez, bidegurutze batean Porto Covora iristeko errepidean, itsasoari besarkatuz, petroleo refineria eta industria zonalde batekin aurkituko zarete, zeharo itsusia. Ondoan hondartza bat dago, ez naiz gogoratzen izenaz baina ez harritu aurrerago egin behar da pareajearekin bilatzeko, torre eta tximinia danak pasa ondoren. Guk ere ezustekoa hartu genuen, hau al da famatzen duten Porto Covo ingurua? Bufff.

Pasando Sines y un poco más adelante camino a Porto Covo, os encontrareis con un cruce y una zona industrial con refinerías de petroleo feísimos pegados a una playa que no me acuerdo el nombre. No os extrañeis porque el paraje viene pasando todo esto, dejando todas las torres y chimeneas. También nos sorprendimos, puede ser esta la zona de Porto Covo que tanto dicen? Bufff.

Porto Covo1

Porto Covo kalaz eta hondartzaz inguratua dago.  Marearen arabera, beheraka egiten duenean, alderdi bateko kala bat, beste aldekoarekin bat egiten da. Akantilatu handiegirik gabe, goitik txoriaren modura guztia kontrolatu dezakezu. Gure kasuan furgonetatik espiatzeko moduan. Nire iritziz, Asturiasen antzekoa da.

Porto Covo está rodeada de calas y playas. La cala de un lado, se une con otra del otro lado, cuando baja la marea. Sin mucho acantilado, se puede visionar como un pájaro todo desde arriba. En nuestro caso desde para como espiar desde la furgo. En mi opinión, se parece a Asturias.

Porto Covo4

Halere, guretzat egokiena furgoneta edozein lekutan uztea zen; hondartza hau gustatzen zaidala, ba hementxe aparkatuko dut. Zenbat parking, zenbat txoko! Herrian ere hainbat aparkaleku daude, lotarako oso oso egokiak. Furgonetak bakarrik ez, autokarabana ugari ere ageri ziren, ez dakit behin ere hainbeste batera ikusi ditudan, ai ama! Dena dago gertuan eta eskuragarri: konprak egiteko herria ondoan, lotarako aparkalekua hortxe eta hondartzara joateko bi pausutara. Nahi duenarentzat kanpinga ere bai, ondo-ondoan.

De todos modos, lo mejor era dejar la furgoneta en cualquier sitio; me gusta esta playa pues aparco aquí. ¡Cuánto parking, cuántos sitios! También hay lugares en el mismo pueblo, muy muy adecuados para dormir. No sólo furgonetas sino que había muchas autocaravanas, ¡Dios mio no sé si he visto tantas en el mismo sitio! Todo está cerca y accesible: el pueblo al lado para hacer las compras, el parking ahí mismo para dormir y la playa a dos pasos. El que quiere camping también, al lado.

Porto Covo aparkalekua

Gure lotarako lekua Porto Covok duen portutxoaren ondoko aparkalekua izan zen. Han bertan bi gau egin genituen eta oso gustora egon ginen. Han ezagutu genituen Txiki eta Antonio, Getafeko beste bikote furgonetero batzuk. Inguruarekin txundituta elkarrekin esperientziak partekatzeko aukera izan genuen.  Herria txikia baina turistikoa, berritua eta aldi berean modernoa. Komertzioz beteriko goraka doan kale nagusi bat du eta plazara iristen zara. Polita da, etxe txiki eta baxuaz inguratua.

Nuestro sitio para dormir en Porto Covo, era en el parking que tiene en el alto del pequeño puerto. Hicimos dos noche y estuvimos muy a gusto.  Allí conocímos también a los furgoneteros Txiki y Antonio, una pareja de Getafe. Sorprendidos con el entorno tuvimos la ocasión de compartir todas las experiencias. El pueblo pequeño pero turístico, renovado y moderno al mismo tiempo. Tiene una calle comercial en cuesta que llega hasta la Plaza Mayor. Bonito, rodeado de casas pequeñitas y bajitas.

Porto Covo portua

Euskaldun petoak izanda, nola ez, bertako jakiak dastatzeko denbora ere hartu genuen. Arraia eta mariskoa dira jakietan protagonista. Hainbat kartel ikusi genitzazkeen aukeratzeko zalantzak sortzeko: sardinak, olarrua, bakailua egosita, karakolak, nabajak, almejak, txangurroa, etab. luze bat aipatzen hasita ere.  Lehenengo gaueko menua hauxe: olarrua binagretan, bi pertsonentzako bakailua egosita berdurekin eta txerri txuleta patata eta arrozakin. Edateko ardo txuria eta Sagres zerbeza. Guztira 40€ inguru atera zitzaigun.  Eiii, ahaztu gabe, Sagres limon Radler, probatzeko edaria da. Lauoi ere asko gustatu zitzaigun, xuabea eta edanerraza (1,20€ bakoitza tabernan).

Siendo vascos cómo no íbamos a probar los manjares de esta zona. En comida los protagonistas sin duda, el pescado y el marisco: sardinas, pulpo, bacalao cocido, caracoles, navajas, almejas, buey…El menú de la primera noche: pulpo en vinagreta, bacalao cocido con verduras para dos personas y chuleta de cerdo con patatas y arroz. Vino blanco y cerveza Sagres. En total nos salió cerca de 40€. Eiii, sin que se me olvide, hay que probar la Sagres limón Radler. Nos gustó a los cuatro, suabe y muy fácil para beber (1,20€ en el bar).

Arraien kartela

Porto Covon aurreraxeago, 5 kmtara oso gertu, Ilha Pessegueiro aurkituko dugu. Hondartzaren aurrean ikusten den isla txiki kuriosoa da. Gaztelu moduko eraikuntza eroria ikusi daiteke baina ez ginen enteratu bere historiaz.

Siguiendo más adelante de Porto Covo, cerca a 5 km, nos encontremos con Ilha Pessegueiro. Veremos una especie de construcción caído tipo castillo pero no supimos que historia tiene. 

Porto Covo2

Merezi duen kostaldea da Porto Covo, oso oso gomendagarria furgonetazale eta karabanazaleentzat. Inguruan kanping ugari badira ere, edozein txokotan aparkaleku egokiak daude giro ezinhobean eta gainera hondartzako lehenengo lerroan.

Porto Covo merece la pena, muy muy recomendable para furgoneteros y caravaneros.  Aunque haya muchos campings alrededor, hay zonas envidiables para aparcar en un ambiente muy bueno y además en primera línea de la playa.

Anuncios

Sardiniara eta ez sardiñetara

Gure zentzuak sakonean sakontzeko bidaiarik interesgarriena ezagutzera eraman nahi dizuet.

IMGP1420

Sardinia irlak perfumedun eskaera izan nahi du, izan ere, bertan eskaintzen duen lore usaina, landare aroma eta itsaso garden eta garbiaren olatu soinuak guztiz bereziak dira.

Zalantzarik gabe gehien barneratu daitekeena, ordea, ikusmena da: pintore batek bere paletaren gainean egin ezin ditzazkeen koloreak ere aurkitu ditzazkegu. Dastaketari ez diogu lekurik kenduko; ehiza-haragia, gazta, fruta eta berdurak nagusi itsas janariaren alboan.

Italiari dagokion arrokadun irla menditsua da Sardinia (gazteleraz Cerdeña). Ez dakit zer pentsatuko duzuen baina gaztelerazko “Cerdeña” hitzak txerrietara joateko inbitazioa dirudi, euskaraz, aldiz, Sardiniak sardiñetara bidaltzen digu. Arroka eta zulo ugariek arrantzari bai lekua uzten diote.

Arroka zuloak

Olagarroa

Gure ferry bidaia Bartzelonatik Porto Torresera izan zen. Nahiz eta iparraldea den Sardiniaren ezagunena; Stintino, Santa Teresa di Gallura, La Maddalena eta nola ez Costa Smeralda  (Porto Cervo, Porto Rotondo), badaude beste hainbat interes leku ere.

Sardinia mapa

Nahitaezko bisita da Alghero, kutsu aragoitarra duen herri bitxia. Koral gorria saltzen zuten dendatxo eta pizza jatetxetan katalanez jarduten dute. Alde zaharra harresiaz babestu nahi izan zuten eta portuaren ondoko itsas pasealeku oso luzeak hondartza inguratzen du. Ondoan, irlako kobazulo ezagun eta ikusgarriena: Neptuno Kobazuloa (Alghero). Iritsi eta aparkatzeko leku handirik ez baina Abuztua izanik normaltzat har dezakegu. Kobazulora iristeko 650 eskailera behera egin behar dira, horrek esan nahi du gora ere beste hainbeste egin behar direla. Merezi duela esan dezaket, ikusi dudan haitzulorik politenetakoa da, estalamigtak eta estalagtitak oso altuak eta luzeak ditu barnean. Buelta 45 min eta bakoitzeko sarrera 12€ da.  Beste aukera Algherotik zuzenean barkoan sarreraino heltzea 15 €gaitik.

Neptuno kobazuloa_Alghero

Iparraldetik mendebaldera egin genuen Cala Gononen geldiadia eginik. Edozein lekutan aparkatzeko lekua, jateko leku dexente, gauero merkadiloa, eta kalaz inguratua. Edatekoa garestia izanik, hobeto portu aldea sahiestea. Zerbeza 3-4€ko tartean ordaintzen genuen. Sardiniako kala ezagun eta ederrenetan egun pasa egiteko portuan zodiac bat hartu genuen; goizeko 10:00etan atera eta arratsaldeko 17:30etan buelta. Itsasbidaia ikusgarria izan zen: goizean Kala Sisine eta Kala Gabbiani bisitatu genituen eta arratsaldez, berriz, Kala Luna.

Dorgali

Sardinia menditsua izanik, hainbat mendi portu gora eta behera topatu genituen. Furgoneta ere nahikotxo berotu genuen, batera eta bestera eta barnean gu ere bai, sardoek eta italiarrek batez ere, ezer errespetatu  gabe gaizki gidatzen dutelako. Larri 20 egunetan, azkenean ezkerraldeko ispilua airetik eraman ziguten, gure errepide karrila ez zutelako errespetatu. Bueltako ferryan guztiek gai berdina ahoan, furgoneta-kotxea eta errepidean pasatako apuroak.

Ibiza-Formentera kolorez

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Hainbat eta hainbat arrazoi eman ditzazket Pitiusa irlak ezagutzeko. Denok parrandarekin erlazionatu arren, furgonetarekin joateko leku zoragarriak daude. Opor lasaien bila joan ginenez, Santa Eulalia, Es Caná eta Portinatx inguruak gomendagarriak dira, San Antonio eta Ibiza hiria pixkat alde batera utziz. Bisitatu bai, irlari furgonetarekin buelta eman geniolako baina segituan konturatu ginen nun dagoen mugimendua.

Ibizan aparkatzeko eta hondartzan lasai egoteko gustoko lekuak hauexek:  Cala Llonga, Santa Eulalia, Cala Nova, Cala Boix, Cala San Vicente, Portinatx, Cala Xarraca…Bestalde, bisitatu beharrekoa nahiz eta merkea ez izan, hainbeste famatzen duten Es Canar-eko merkatu hippya asteazkenetan, baita Ibiza hirian arratsalde gau partean egoten den terrazeo anbientea. Han bertan jende kuriosoa ikusteko aukera ona dago, jende famatuaz gain, diskoteketako jende estrabagantea.

Ibizako kalen mapa

Cala Llongan furgoleku ona bilatu genuen. Hondartzaren eskuinaldean aparkalekua, komunak eta txiringitoa ere bai. Goizeko 9ak aldera beroak esnatzen zigun eta itsasoan bainatzeko momenturik aproposena izaten zen; inor gutxi eta ura garbi garbi, arrainak kontatzeko moduan. Jaiak ere topatu genituen, dantza tradizionalak eta kontzertuak abuztuaren 15etik aurrera.

Kontuz ferryko bileteak online hartzeko garaian. Bartzelonako portuan ezustekoa izan genuen , barkora sartu baino ordubete lehenago gure bileteak ez zuen balio, nola? Ustez furgonetako neurriak ez genituen ondo jarri eta gurea furgoneta handia kontzideratzen dute orain (Renault Trafic, luzeran 4,5 m >  eta altueran 2 m < ). Baleariakin bi hilabete lehenago online hartu genuen eta inongo neurri abixurik eman ezean eskaerarekin aurrera egin genuen. Azkenenan, biletez aldatu behar izan genuen. Bestalde, beste aldaketa baten berri eman ziguten: furgoneta titularrak gidatu behar du furgoa ferryan sartzeko eta beste bidaiariek oinez sartu behar dute  barkoan. Bartzelonako portuan behintzat, kontrol gehiago eta ibilgailuen tarifa aldaketa sumatu genuen, garestiagoa noski! Dena konpondu ondoren, Ibizara…

Formentera bisitatzeko arrazoiak ere kontaezinak dira. Begiratu koloreak!!!

Irla txiki honetan ikusi daitezkeen koloreak ez ditugu inon ikusi; Itsasoaren kolore turkesa ikusgarria, ondarra fin txuria, Karibeko edozein leku bezain amestezinak dira. Formenterara egun pasa joateko Cala Llongan hartu genuen ferrya, furgoneta bertako aparkalekuan utziz.

Iritsi eta portuan bertan motor bat alokatu genuen. Hasieran 35€ esan ziguten baina 25€tara jeistea lortu genuen. Ses Salinaseko parke naturalaren barnean, Ses Illetes hondartzan goiza pasa eta irlan beste puntan dagoen La Mola faroraino iritsi ginen. Ibilbidea ikusgarria, guztia zoragarria. Irla honetako zenbait hondartzetan ordaindu egin behar da, Ses Salinasera sartzeko behintzat bai. Ez naiz gogoratzen zenbat izan zen zehazki baina motorrarekin bakoitzarena 3€ inguru zen. Es Pujols-eko pizzeria batean bazkaldu genuen eta ez oso merke. Tragoak Ibizan baino garestixeagoak ziren: kaña eta lejia bat 7€ kobratzen ziguten.

Eta zuek Ibiza eta Formenteran zer gomendatzen duzue?

mapa_playas_formentera