Archivo de la etiqueta: bidaiak

Sardiniara eta ez sardiñetara

Gure zentzuak sakonean sakontzeko bidaiarik interesgarriena ezagutzera eraman nahi dizuet.

IMGP1420

Sardinia irlak perfumedun eskaera izan nahi du, izan ere, bertan eskaintzen duen lore usaina, landare aroma eta itsaso garden eta garbiaren olatu soinuak guztiz bereziak dira.

Zalantzarik gabe gehien barneratu daitekeena, ordea, ikusmena da: pintore batek bere paletaren gainean egin ezin ditzazkeen koloreak ere aurkitu ditzazkegu. Dastaketari ez diogu lekurik kenduko; ehiza-haragia, gazta, fruta eta berdurak nagusi itsas janariaren alboan.

Italiari dagokion arrokadun irla menditsua da Sardinia (gazteleraz Cerdeña). Ez dakit zer pentsatuko duzuen baina gaztelerazko “Cerdeña” hitzak txerrietara joateko inbitazioa dirudi, euskaraz, aldiz, Sardiniak sardiñetara bidaltzen digu. Arroka eta zulo ugariek arrantzari bai lekua uzten diote.

Arroka zuloak

Olagarroa

Gure ferry bidaia Bartzelonatik Porto Torresera izan zen. Nahiz eta iparraldea den Sardiniaren ezagunena; Stintino, Santa Teresa di Gallura, La Maddalena eta nola ez Costa Smeralda  (Porto Cervo, Porto Rotondo), badaude beste hainbat interes leku ere.

Sardinia mapa

Nahitaezko bisita da Alghero, kutsu aragoitarra duen herri bitxia. Koral gorria saltzen zuten dendatxo eta pizza jatetxetan katalanez jarduten dute. Alde zaharra harresiaz babestu nahi izan zuten eta portuaren ondoko itsas pasealeku oso luzeak hondartza inguratzen du. Ondoan, irlako kobazulo ezagun eta ikusgarriena: Neptuno Kobazuloa (Alghero). Iritsi eta aparkatzeko leku handirik ez baina Abuztua izanik normaltzat har dezakegu. Kobazulora iristeko 650 eskailera behera egin behar dira, horrek esan nahi du gora ere beste hainbeste egin behar direla. Merezi duela esan dezaket, ikusi dudan haitzulorik politenetakoa da, estalamigtak eta estalagtitak oso altuak eta luzeak ditu barnean. Buelta 45 min eta bakoitzeko sarrera 12€ da.  Beste aukera Algherotik zuzenean barkoan sarreraino heltzea 15 €gaitik.

Neptuno kobazuloa_Alghero

Iparraldetik mendebaldera egin genuen Cala Gononen geldiadia eginik. Edozein lekutan aparkatzeko lekua, jateko leku dexente, gauero merkadiloa, eta kalaz inguratua. Edatekoa garestia izanik, hobeto portu aldea sahiestea. Zerbeza 3-4€ko tartean ordaintzen genuen. Sardiniako kala ezagun eta ederrenetan egun pasa egiteko portuan zodiac bat hartu genuen; goizeko 10:00etan atera eta arratsaldeko 17:30etan buelta. Itsasbidaia ikusgarria izan zen: goizean Kala Sisine eta Kala Gabbiani bisitatu genituen eta arratsaldez, berriz, Kala Luna.

Dorgali

Sardinia menditsua izanik, hainbat mendi portu gora eta behera topatu genituen. Furgoneta ere nahikotxo berotu genuen, batera eta bestera eta barnean gu ere bai, sardoek eta italiarrek batez ere, ezer errespetatu  gabe gaizki gidatzen dutelako. Larri 20 egunetan, azkenean ezkerraldeko ispilua airetik eraman ziguten, gure errepide karrila ez zutelako errespetatu. Bueltako ferryan guztiek gai berdina ahoan, furgoneta-kotxea eta errepidean pasatako apuroak.

Anuncios

Kostaldean enbidiazko lekua

Egunero pasatzen naizelako eta enbidia ematen didalako idatzi nahi dizuet Ondarbeltz (Mutriku) txoko kuriosoaz. Furgoneta, karabana eta edozeinentzako irekia dagoen zonaldea da: hondartza, itsasoa, ibaia, kanpalekua, frontoia eta txiringito ederra  du.

Ondarbeltz aparkalekua

Mutrikun aurkituko duzuen txoko atsegina da. Debatik Mutrikura bidean, zubia eta tunela pasa eta metro gutxitara, bidean jarraituz eskuinetara, Ondarbeltz aurkituko duzue. Hitzak berak esaten digun moduan, hondar fin eta beltz koloreko hondartza da. Txikia (120 m), ura lasaia eta zerbitzu anitz duena (dutxak, ura potablea, komunak, taberna…).

Ondarbeltz hondartza

Halere, ez gara hondartzarekin bakarrik geratuko.  Debako hondartza eta herria kontenplatuz txiringitoan zerbezatxoa hartzeko ideala eta frontoian pala partidu bat botatzeko atsegina, zergaitik ez!

Ondarbeltz txiringitoa

Deba

Ondarbeltz_frontoia

Aparkalekua zabala ez baina luzea da: ezkerretara eta eskuinetara geratzen da biribilgune baten bidez bereiztuz. Ezkerraldera hondartza eta txiringitoa aurkituko duzu eta eskuinetara frontoia dago.

Arrantzan ibiltzeko ere leku aproposa dela esan dezaket, izan ere, Urola ibaiak Deban bukatzen du bere ibilbidea, Ondarbeltz ondoan. Animatzen al zarete?

Ondarbeltz

San Fermin Nojan

Oraingoan eta San Ferminak izan arren, furgobisitariak Noja (Kantabria) ezagutzera joan ginen. Berandu iritsi bai!!! Ilunpetan tokia bilatu ezin ibili ginen, izan ere, GPSak kale egin zigun. Ez genekien zerrekin bilatuko ginen eta hurrengo egunean sorpresa!!!

Nojako kanpalekua, belardian lasai egoteko lekua.

Aparkalekua estu xamarra, furgoneta eta karabana asko zeuden. Halere, ondoan beste aparkaleku luze bat zegoen eta hantxe geratu ginen.

Hondartza ondoan eta belar zelaian txiringitada egiteko izugarrizko lekua. Guztia ondoan eta gertu. Goizeko 10etako betiko barbakoazaleak hasi ziren etortzen eta ez ginen atzera geratu, bainatu eta guk ere bazkaltzeko gure karpa montatu genuen.

Zelaia
Hondartza ondoan dagoen belardian txiringitada egiteko lekua dago. Barbakoak egiten dituzte.

Gehien gustatu zitzaiguna, aldameneko txiringitoa, Pata Palo izenekoa, kontzertuak eta zerbeza batzuk hartzeko terraza ederra. Anbientea aseguratua.