Archivo de la etiqueta: bisitak

Kostaldean enbidiazko lekua

Egunero pasatzen naizelako eta enbidia ematen didalako idatzi nahi dizuet Ondarbeltz (Mutriku) txoko kuriosoaz. Furgoneta, karabana eta edozeinentzako irekia dagoen zonaldea da: hondartza, itsasoa, ibaia, kanpalekua, frontoia eta txiringito ederra  du.

Ondarbeltz aparkalekua

Mutrikun aurkituko duzuen txoko atsegina da. Debatik Mutrikura bidean, zubia eta tunela pasa eta metro gutxitara, bidean jarraituz eskuinetara, Ondarbeltz aurkituko duzue. Hitzak berak esaten digun moduan, hondar fin eta beltz koloreko hondartza da. Txikia (120 m), ura lasaia eta zerbitzu anitz duena (dutxak, ura potablea, komunak, taberna…).

Ondarbeltz hondartza

Halere, ez gara hondartzarekin bakarrik geratuko.  Debako hondartza eta herria kontenplatuz txiringitoan zerbezatxoa hartzeko ideala eta frontoian pala partidu bat botatzeko atsegina, zergaitik ez!

Ondarbeltz txiringitoa

Deba

Ondarbeltz_frontoia

Aparkalekua zabala ez baina luzea da: ezkerretara eta eskuinetara geratzen da biribilgune baten bidez bereiztuz. Ezkerraldera hondartza eta txiringitoa aurkituko duzu eta eskuinetara frontoia dago.

Arrantzan ibiltzeko ere leku aproposa dela esan dezaket, izan ere, Urola ibaiak Deban bukatzen du bere ibilbidea, Ondarbeltz ondoan. Animatzen al zarete?

Ondarbeltz

Anuncios