Archivo de la etiqueta: Bizkaiko kostaldea

Ogella hondartzaren berezitasuna / La singularidad de la playa de Ogella (Ispaster)

Lekeitiotik Ea bidean Ispaster herriko Ogella hondartzan egin dugu parada. Bizkaiko kostaldean berezitasun handiko leku zoragarria ezagutu dugu.

Hemos tenido la oportunidad de visitar la playa de Ogella en Ispaster, de camino desde Lekeitio a Ea. Descubrimos el maravilloso lugar de gran peculiaridad de la costa vizcaína.

Ogella lekua

Natura eta itsasertza lotzen dituen txokogunera furgonetan iritsi gara.  Goizaldean heldu gara bertara eta beste furgoneta batzukin topo egin dugu. Hauek bertan egin dute lo baina udarako denboraldia dela jakinik, furgoneta egunean zehar hesiaren bestaldeko aparkalekuan uzteko gomendioa egin digute. Urtean zehar badakigu bertaratu gaitezkeela baina udaran zaintzako ordutegia bete beharko litzateke. Ez banago oker, Ekaina eta Iraila bitarteko uda denboraldian, 11.00etatik 20:00etarako itsas-zaintza egiten da.

Hemos llegado en furgoneta al entorno que une la naturaleza y el litoral. Llegamos temprano por la mañana y nos encontramos con algunas otras furgonetas. Estos han dormido en este lugar, pero a sabiendas de que es la temporada de verano, nos han sugerido que durante el día aparcásemos la furgoneta en el parking del otro lado de la valla. Durante el año sabemos que se puede aparcar dentro pero en verano se debería respetar el horario de vigilancia. Si no estoy confundida, la temporada de verano de Junio a Septiembre, tiene el horario de vigilancia del mar de 11:00 a 20:00.

Azkar batean Ogella hondartzara jeitsi gara, eskailera behera eta irudi honekin aurkitu gara. Hondartza atsegin eta lasaia harriz osatua eta aurten apenas harerik gabekoa.

Muy rápido hemos bajado a la playa de Ogella, bajamos por las escaleras y nos encontramos con esta imagen. La playa es agradable y tranquila completada con piedras y este año básicamente sin arena.

Ogella hondartza

Hauxe da Ogella hondartzaren berezitasun handiena, hau da, urtero itxuraz aldatzeko eta ustekabean harrapatzeko gaitasuna duen oparia eman dezakeela. Hondartza txikia eta basatia dugu, itsasoaren korronte, marea eta klimaren arabera tamainaz ere aldatzen dena.

Esto es lo que distingue a la playa Ogella, es decir, la capacidad del cambio anual en apariencia y puede dar el regalo de sorprendernos. Tenemos una pequeña y salvaje playa, que con las corrientes marinas, las mareas y el clima cambia también el tamaño de la misma.

Ogella eskailerak

Itsasorantz zabalik dago hondartza eta itsaslabarrez inguratuta dago. Harea xehea du eta olatu handiak izaten ditu. Hori dela eta, oso ohikoa da surfistak taula gainean ikustea. Bestalde, uretan, bainua hartzeko erdiko gunea gomendatzen dute, ziurrena delako.  Urpekaritza gustuko dutenek ere aukera bikaina dute hondartza paregabe honetan. Udaldian sorosleek zaindutako hondartza da eta bainugela eta dutxa zerbitzuak eskaintzen ditu.

La playa está abierta al mar y está rodeada por acantilados. Tiene arena fina y olas grandes. Por lo tanto, es muy común ver a los surfistas con sus tablas. Por otro lado, en el agua, se recomienda tomar un baño en la zona central, ya que es la más segura. Para aquellos que les gusta el buceo, también tienen una excelente opción en esta impresionante playa. En la temporada de verano, es una playa vigilada y tiene servicios de váter y ducha.

Hondartzako egonaldia egin ondoren, jateko ordua gainera etorri zaigu. Janaldia egiteko merendero ederra dago Ogellan, parrilla eta egurrezko janleku mahaiez osaturik. Menua izugarria: txorizotea, entsalada eta kostilla… uhmmm ze goxoa! Badago jendea baina bazkari ederra egiteko denentzat tokia egin dugu.

Después de una estancia en la playa, ha llegado la hora de comer. Tenemos un bonito merendero en Ogella, con parrillas y mesas de madera para comer. Un menú impresionante: chorizote, ensalada y costilla … uhmmm delicioso! Hay gente pero para hacer una maravillosa comida hicimos sitio para todos. 

OgellaTripa beterik, lasai tragotxoak hartu eta parajeaz hausnartu ondoren, ondorio bakarrera iritsi naiz: furgonetarekin egonaldia egiteko leku aproposa benetan… Bisita egitera animatzen zaituztet eta bueltan esango didazue zer nolako esperietzia bizi izan duzuen, ados?

Después de llenar la tripa, tomar tranquilamente unos tragos y mirando al paraje, he llegado una única conclusión: es el lugar ideal para realizar una estancia con la furgoneta… Os animo a ir a visitar y a la vuelta ya me diréis qué tipo de experiencia habéis vivido, ¿de acuerdo?