Archivo de la etiqueta: Deba

Mutrikuko kostaldearen xarma / Encanto de la costa de Mutriku

Askotan ez dugu urrutira joan behar, hemen gertuan ere egonaldi ederrak egiteko hainbat leku interesgarri aurki ditzazkegu. Horietako bat Gipuzkoako kostaldean dagoen azken herri mugan izango dugu; Mutrikuko itsasbazterrean bilatu dezakegu.

No tenemos que ir muy lejos para ver sitios interesantes y hacer estancias de capricho. Una de éstas tenemos en el último pueblo de límite de la costa de Gipuzkoa; encontraremos en el litoral de Mutriku.

Mutrikuko Galdonamendi auzotik (kanpin ingurutik) herrirantz bideratuz, mendi eta itsas bista ederraz goza daiteke, izan ere, bertatik Gipuzkoako itsasertz zati handi bat bistaratu dezakegu.

Desde el barrio de Galdonamendi (zona del camping) de Mutriku en dirección hacia el pueblo, se puede disfrutar de las hermosas vistas de las montañas y el mar, de hecho, se puede ver gran parte de la costa de Gipuzkoa.

Kostako zonalde honetan, asko dira Mutrikuko Saturrarango kanpina eta hondartzara hurbiltzen direnak baina herritik gertuago ere bada Burumendi izeneko itsasleku xarmangarria. Bertan, Mutrikuko hirugarren hondartza deritzanarekin aurkituko gara, herriko hondartza eta Kardala puntaren artean zehazki. Orain gutxi hondarra hala moduz bota badute ere, arroka eta harri txikiaz osaturiko hondartza litzateke. Ondoan, Flixgain tabernak ere bizitza ematen dio, eguraldi onarekin tragoak hartzeko leku paregabea bihurtuz.

En esta zona costera, se conoce mucho el camping y la playa de Saturraran de Mutriku pero más cerca del pueblo hay una zona encantadora que se llama Burumendi. Aquí nos encontraremos con la denominada la tercera playa de Mutriku, entre la playa del pueblo y la punta de Kardala. Aunque recientemente se ha lanzado descuidadamente arena, la playa está hecha de rocas y piedras pequeñas. Al lado tendremos el bar de Flixgain que le da mucha vida a la zona y se ha convertido en un lugar único con buen tiempo para tomar tragos.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Furgonetarekin hurbiltzeko leku zoragarria izango genuke, ondoan aparkaleku handia izanik. Halere, jakin udarako denboraldian OTAko aparkalekua bihurtzen dela. Kasuan, San Nikolas bidean goraxeago utzi genezake.

Sería un lugar maravilloso para ir con la furgoneta, además al lado tiene un gran aparcamiento. Sin embargo, saber que la temporada de verano es aparcamiento de OTA. En este caso, otra opción sería dejar un poco más arriba camino de San Nicolás.

Burumendi eta piztina berria

Mutrikuko xarma berezienaren ikur piztina naturalak bilakatu dira. Inbidiazko bainu naturala eta freskagarria hartzeko putzu zoragarriak daude. Orain arte piztina bakarra bazen ere, duela urte gutxi beste piztina berri bat ere eraiki dute.

Las piscinas naturales de Mutriku se han convertido en un símbolo de encanto local distintivo.  Son pozos envidiables que se pueden dar baños refrescantes y naturales. Si bien hasta ahora había una única piscina, se construyó una nueva hace unos años.

Mutrikuko piztina naturala

Itsasertz honetan dauden elementu berezi guztiak ezagutzeko, itsasoz edo oinez, ibilbide ikusgarria egin dezakegu; Mutrikuko flysch beltzak, Debako itsaslabar izugarriak eta Zumaiako geruza bikainak ikusi ditzazkegu. Irtenaldi honetako zeharkaldian itsasbazter bereziko Geoparkearen nondik norakoak ezagutuko ditugu.

Para descubrir todos los elementos de esta costa, por mar o a pie, se puede hacer una espectacular travesía; Flysch negro de Mutriku, los impresionantes acantilados de Deba y podemos ver las excelentes capas de Zumaia. En este tour especial conoceremos toda la única zona costera de este Geoparque. 

Gipuzkoako mendebaldeko kostaldeko itsaslabar ikusgarriek Flysch deritzan formazio berezia utzi digu. Itsasoaren eragin etengabearen ondorioz, harkaitz-geruza horiek agerian geratu dira. Flyscharen geruza-sekuentzia horrek historiako ia- ia 60 milioi urteko segida jarraitua osatzen du, eta hor Lurraren historiaren gertaera eta kataklismo garrantzitsuen arrastoa ikus daiteke.

Hau guztia egiazkoa dela baieztatzeko, animatuko al zineten Mutrikuko kostaldea bisitatzera? Ziurrenik baietz.

Los increíbles acantilados de la costa oeste de Gipuzkoa guardan una espectacular formación de capas de roca llamadas Flysch. Como consecuencia continua del mar, estas capas de roca han quedado al descubierto. Esta secuencia de las capas del Flysch completa casi 60 millones de años de la historia. En este lugar se ve el hecho de la historia de la Tierra y también nos muestra las pistas de los cataclismos más importantes.

Para confirmar que esto es cierto, ¿Os animaríais a visitar la costa de Mutriku? Seguramente sí.