Archivo de la etiqueta: ferrya

Ibiza-Formentera kolorez

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Hainbat eta hainbat arrazoi eman ditzazket Pitiusa irlak ezagutzeko. Denok parrandarekin erlazionatu arren, furgonetarekin joateko leku zoragarriak daude. Opor lasaien bila joan ginenez, Santa Eulalia, Es Caná eta Portinatx inguruak gomendagarriak dira, San Antonio eta Ibiza hiria pixkat alde batera utziz. Bisitatu bai, irlari furgonetarekin buelta eman geniolako baina segituan konturatu ginen nun dagoen mugimendua.

Ibizan aparkatzeko eta hondartzan lasai egoteko gustoko lekuak hauexek:  Cala Llonga, Santa Eulalia, Cala Nova, Cala Boix, Cala San Vicente, Portinatx, Cala Xarraca…Bestalde, bisitatu beharrekoa nahiz eta merkea ez izan, hainbeste famatzen duten Es Canar-eko merkatu hippya asteazkenetan, baita Ibiza hirian arratsalde gau partean egoten den terrazeo anbientea. Han bertan jende kuriosoa ikusteko aukera ona dago, jende famatuaz gain, diskoteketako jende estrabagantea.

Ibizako kalen mapa

Cala Llongan furgoleku ona bilatu genuen. Hondartzaren eskuinaldean aparkalekua, komunak eta txiringitoa ere bai. Goizeko 9ak aldera beroak esnatzen zigun eta itsasoan bainatzeko momenturik aproposena izaten zen; inor gutxi eta ura garbi garbi, arrainak kontatzeko moduan. Jaiak ere topatu genituen, dantza tradizionalak eta kontzertuak abuztuaren 15etik aurrera.

Kontuz ferryko bileteak online hartzeko garaian. Bartzelonako portuan ezustekoa izan genuen , barkora sartu baino ordubete lehenago gure bileteak ez zuen balio, nola? Ustez furgonetako neurriak ez genituen ondo jarri eta gurea furgoneta handia kontzideratzen dute orain (Renault Trafic, luzeran 4,5 m >  eta altueran 2 m < ). Baleariakin bi hilabete lehenago online hartu genuen eta inongo neurri abixurik eman ezean eskaerarekin aurrera egin genuen. Azkenenan, biletez aldatu behar izan genuen. Bestalde, beste aldaketa baten berri eman ziguten: furgoneta titularrak gidatu behar du furgoa ferryan sartzeko eta beste bidaiariek oinez sartu behar dute  barkoan. Bartzelonako portuan behintzat, kontrol gehiago eta ibilgailuen tarifa aldaketa sumatu genuen, garestiagoa noski! Dena konpondu ondoren, Ibizara…

Formentera bisitatzeko arrazoiak ere kontaezinak dira. Begiratu koloreak!!!

Irla txiki honetan ikusi daitezkeen koloreak ez ditugu inon ikusi; Itsasoaren kolore turkesa ikusgarria, ondarra fin txuria, Karibeko edozein leku bezain amestezinak dira. Formenterara egun pasa joateko Cala Llongan hartu genuen ferrya, furgoneta bertako aparkalekuan utziz.

Iritsi eta portuan bertan motor bat alokatu genuen. Hasieran 35€ esan ziguten baina 25€tara jeistea lortu genuen. Ses Salinaseko parke naturalaren barnean, Ses Illetes hondartzan goiza pasa eta irlan beste puntan dagoen La Mola faroraino iritsi ginen. Ibilbidea ikusgarria, guztia zoragarria. Irla honetako zenbait hondartzetan ordaindu egin behar da, Ses Salinasera sartzeko behintzat bai. Ez naiz gogoratzen zenbat izan zen zehazki baina motorrarekin bakoitzarena 3€ inguru zen. Es Pujols-eko pizzeria batean bazkaldu genuen eta ez oso merke. Tragoak Ibizan baino garestixeagoak ziren: kaña eta lejia bat 7€ kobratzen ziguten.

Eta zuek Ibiza eta Formenteran zer gomendatzen duzue?

mapa_playas_formentera

Anuncios