Archivo de la etiqueta: furgoneta

Furgoneta koltxoiak aukeratzeko bost aholku / Cinco consejos para elegir colchones de la furgoneta

Gaur furgonetan jartzen diren koltxoien edo espuma zatien inguruko gaiarekin natorkizue. Zenbat aldiz egon gara pentsatzen zer nolako edo zein neurritako koltxoiak behar ditugun furgoan lo egiteko edota eserita egoteko besterik gabe? Bere garrantzia baduela iruditzen zait, izan ere, gure karakol etxetxoan egunak egiten baditugu, nabaria geratzen den zerbait da, gerriko, bizkarreko edo aldakako minaz kexatuko baikara.

Hoy vengo con el tema de los colchones o las piezas de espuma que se ponen en la furgoneta. ¿Cuántas veces hemos estado pensando qué tipo de colchones o de qué medidas necesitamos para dormir o estar simplemente en la furgo? Creo que sí tiene su importancia ya que si hacemos varios días en nuestra casa caracol, es algo que se nota enseguida, por que vamos a padecer las dolencias de cintura, espalda o cadera.

Furgo colchones

Hemen doazkizue koltxoiak aukeratzeko aholku gomendagarriak: / Aquí os van los consejos recomendables para elegir los colchones:

1. Koltxoi kopurua zehaztu / Definir la cantidad de colchones

Lehenik eta behin, furgonetaren barnean lo egingo denaren lekua edo eserita egongo garen tokia zein izango den definitu beharko litzateke. Bigarrenik, koltxoiak zertarako erabiliko diren ere pentsatu beharko dugu, izan ere, baliteke lotarako erabiltzen diren zati horiek bizkarralderako ere erabiltzea. Azkenik, puzzlea osatuko duen koltxoi gisa erabiliko ditugun espuma zatien kopurua zehaztuko genuke. Gure kasuan, jakin guztira bost pieza behar izan ditugula.

Primero, tendremos que definir el sitio que queramos para dormir o el lugar dónde nos vamos a sentar dentro de la furgoneta. Segundo, también habrá que pensar para qué vamos a utilizar los colchones, por lo que a veces esas piezas de espuma que utilizamos para dormir también puedo aprovechar de respaldo. Por último, vamos a concretar la cantidad de piezas de espuma que necesito para crear el puzzle. En nuestro caso, saber que hemos necesitado cinco piezas.

Atzekaldea oheaAtzekaldetik furgoa

2. Koltxoi bakoitzaren neurriak hartu / Medir cada colchón

Koltxoi zatiak definituta daudenean, pieza bakoitzaren neurri zehatzak hartuko ditugu. Laukizuzen edo karratu moduan neurriak hartzea gomendatzen dugu, hau da, luzera eta zabalera neurriak hartuz. Behin espuma zatiak etxean ditugula behar diren mozketak guk egin ditzazkegu, beti geratzen baita izkina baten edo kurbatura baten forma emateko beharra.

Cuando tengamos definidos los colchones, vamos a medir exactamente cada pieza. Recomendamos tomar medidas en rectángulo o cuadrado, es decir, medir el largo y el ancho de cada espuma ya que cuando tengamos las piezas en casa siempre queda alguna esquina o curvatura para cortar a nuestra manera.

3. Espumaren dentsitatea erabaki / Decidir la densidad de la espuma

Dentsitateak ez du espumaren loditasuna esan nahi, nahiz eta zerikusirik baduen. Espumaren dentsitatea, zentimetro kubiko (zm3) bakoitzeko kantitatearen neurketa zehatza da. Zentimetro kubiko bakoitzeko gero eta gramo gehiago izan, orduan eta lodiagoa eta elastikoagoa izango da espuma.

D20- Horia leuna-biguna: Metro kubiko bakoitzeko 20kg dituen dentsitate leuna da. Erabilera guztietarako balio duen espuma dentsitate gomendagarria, biguna eta malgua da. Bizkarraldeetarako, izkinak forratzeko, tapizeria orokorrerako, eta abar.

D25- Urdina erdikoa-erdigogorra: Erdi mailako dentsitatea eta metro kubiko bakoitzeko 25kg duen gogortasuna du. Espuma dentsitate gomendagarria, eserleku ekonomiko, kuxinak, oheburuetarako, tapizeria orokorrerako, eta abar. Aurrekoa baino malguagoa eta sendoagoa da.

D30- Berdea gogorra-sendoa: Metro kubiko bakoitzeko 30 kg dituen dentsitate tinkoa da. Espuma dentsitate gomendagarria, eserleku, tapizeria orokorrerako, eta gogortasun eta iraunkortasun gehiago behar duten erabileterako. Forma eta sendotasuna mantentzen du.

Gure ustez, dentsitatea 25 kg izanik nahikoa da, nahiz eta gure oheko koltxoia edo etxeko sofa aukeratzeko garaian bezala, bakoitzaren gustuaren edo erosotasunaren araberako zerbait da.

Espumasfurgo

Densidad no quiere decir grosor de la espuma. La densidad de espuma es una medición específica de la cantidad de gramos por cm3. Mientras más gramos por cms cúbicos más densa es la espuma y mayor su elasticidad. 

D20- Amarilla suave-blanda: Densidad suave de 20 Kg por metro cúbico. Densidad de espuma recomendada para todo tipo de usos, es blanda y muy flexible. Especialmente recomendada para respaldos, cuñas, forrado con espuma de piezas frágiles, tapicería en general, etc. 

D25 – Azul media-semidura: Densidad media, dureza de 25 Kg por metro cúbico. Espuma recomendada para asientos económicos, cojines, cabeceros de cama, tapicería en general, etc. Es flexible y más firme que la anterior.

D30 – Verde dura-firme: Densidad firme de 30 Kg por metro cúbico. Está recomendada sobre todo para asientos, tapicería en general, usos en los que se necesiten mayor dureza y durabilidad de la espuma. Mantiene su forma y firmeza. 

Para nosotros la densidad 25 es suficiente, aunque puede ser a gusto o comodidad de cada uno, como es elegir el colchón de la cama o el sofá de casa.

4. Koltxoien edo espuma zatien eskaera egin / Solicitar los colchones o las espumas

Hainbat aukera aztertu ondoren, gure esperientzia azaldu nahi dizuegu. Tapizari baten lan kostua altua iruditu zitzaigun eta azkar batean online aukera hartu genuen. Zenbait online dendatan aurrekontuak eskatu ondoren, Espumaencasa deritzan web atariarekin geratzen gara, benetan gomendagarria. Bakoitzari egokitzen zaion espuma piezaren forma online hartu eta etxera bidaliko dizute. Neurriak, dentsitatea eta lodiera (8,10,12 zm.) aukeratuz, prezioa kalkulatuko du. Oso tresna erraza eta erosoa, gainera etxeko zerbitzua ona, azkarra eta ekonomikoa eskaintzen du.

Después de barajar más de una posibilidad, explicamos nuestra experiencia. El coste de un tapicero nos pareció alto y enseguida elegimos la opción online. Pedimos algunos presupuestos en las tiendas online pero nos quedamos con la página web Espumaencasa, totalmente recomendable. Eliges la forma de la pieza de la espuma online y te llevan a casa. Después de escoger las medidas, la densidad y el grosor (8, 10,12 cm.) calcula el precio. Es una herramienta fácil y cómodo, y además ofrece un servicio bueno, rápido y económico.

Iturria / Fuente: www.espumaencasa.es
Iturria / Fuente: Espumaencasa.es

5. Koltxoiak tapizatu / Tapizar los colchones

Koltxoiak denboran irauteko eta egoki zaintzeko hobeto telaz estali edo tapizatzen baditugu. Guk badaezpada telaren kolore iluna aukeratu genuen eta koltxoiaren alde batean kremallera eskatu, garbitzeko aukera izan dezagun. Tapizatzeko lanetan zorte ona izan genuen, amaginarreba izan baitzen arduraduna, mila esker!!!

Para que los colchones duren en el tiempo y cuidemos mejor, sería interesante forrar con tela o tapizar. Nosotros por si acaso elegimos tela de color oscuro y cremallera a un lado del colchón. Tuvimos suerte a la hora de tapizar porque la suegra fue la encargada, gracias!!!

Aholku hauekin lagundu izana espero dugu, baina beste gomendioren bat aipatu nahi baduzue ez egin zalantzarik eta idatzi!!! Animatu.

Esperamos poder ayudar con estos consejos pero si quereis comentar algún otro no dudeis en escribir!!! Animaos.

Ogella hondartzaren berezitasuna / La singularidad de la playa de Ogella (Ispaster)

Lekeitiotik Ea bidean Ispaster herriko Ogella hondartzan egin dugu parada. Bizkaiko kostaldean berezitasun handiko leku zoragarria ezagutu dugu.

Hemos tenido la oportunidad de visitar la playa de Ogella en Ispaster, de camino desde Lekeitio a Ea. Descubrimos el maravilloso lugar de gran peculiaridad de la costa vizcaína.

Ogella lekua

Natura eta itsasertza lotzen dituen txokogunera furgonetan iritsi gara.  Goizaldean heldu gara bertara eta beste furgoneta batzukin topo egin dugu. Hauek bertan egin dute lo baina udarako denboraldia dela jakinik, furgoneta egunean zehar hesiaren bestaldeko aparkalekuan uzteko gomendioa egin digute. Urtean zehar badakigu bertaratu gaitezkeela baina udaran zaintzako ordutegia bete beharko litzateke. Ez banago oker, Ekaina eta Iraila bitarteko uda denboraldian, 11.00etatik 20:00etarako itsas-zaintza egiten da.

Hemos llegado en furgoneta al entorno que une la naturaleza y el litoral. Llegamos temprano por la mañana y nos encontramos con algunas otras furgonetas. Estos han dormido en este lugar, pero a sabiendas de que es la temporada de verano, nos han sugerido que durante el día aparcásemos la furgoneta en el parking del otro lado de la valla. Durante el año sabemos que se puede aparcar dentro pero en verano se debería respetar el horario de vigilancia. Si no estoy confundida, la temporada de verano de Junio a Septiembre, tiene el horario de vigilancia del mar de 11:00 a 20:00.

Azkar batean Ogella hondartzara jeitsi gara, eskailera behera eta irudi honekin aurkitu gara. Hondartza atsegin eta lasaia harriz osatua eta aurten apenas harerik gabekoa.

Muy rápido hemos bajado a la playa de Ogella, bajamos por las escaleras y nos encontramos con esta imagen. La playa es agradable y tranquila completada con piedras y este año básicamente sin arena.

Ogella hondartza

Hauxe da Ogella hondartzaren berezitasun handiena, hau da, urtero itxuraz aldatzeko eta ustekabean harrapatzeko gaitasuna duen oparia eman dezakeela. Hondartza txikia eta basatia dugu, itsasoaren korronte, marea eta klimaren arabera tamainaz ere aldatzen dena.

Esto es lo que distingue a la playa Ogella, es decir, la capacidad del cambio anual en apariencia y puede dar el regalo de sorprendernos. Tenemos una pequeña y salvaje playa, que con las corrientes marinas, las mareas y el clima cambia también el tamaño de la misma.

Ogella eskailerak

Itsasorantz zabalik dago hondartza eta itsaslabarrez inguratuta dago. Harea xehea du eta olatu handiak izaten ditu. Hori dela eta, oso ohikoa da surfistak taula gainean ikustea. Bestalde, uretan, bainua hartzeko erdiko gunea gomendatzen dute, ziurrena delako.  Urpekaritza gustuko dutenek ere aukera bikaina dute hondartza paregabe honetan. Udaldian sorosleek zaindutako hondartza da eta bainugela eta dutxa zerbitzuak eskaintzen ditu.

La playa está abierta al mar y está rodeada por acantilados. Tiene arena fina y olas grandes. Por lo tanto, es muy común ver a los surfistas con sus tablas. Por otro lado, en el agua, se recomienda tomar un baño en la zona central, ya que es la más segura. Para aquellos que les gusta el buceo, también tienen una excelente opción en esta impresionante playa. En la temporada de verano, es una playa vigilada y tiene servicios de váter y ducha.

Hondartzako egonaldia egin ondoren, jateko ordua gainera etorri zaigu. Janaldia egiteko merendero ederra dago Ogellan, parrilla eta egurrezko janleku mahaiez osaturik. Menua izugarria: txorizotea, entsalada eta kostilla… uhmmm ze goxoa! Badago jendea baina bazkari ederra egiteko denentzat tokia egin dugu.

Después de una estancia en la playa, ha llegado la hora de comer. Tenemos un bonito merendero en Ogella, con parrillas y mesas de madera para comer. Un menú impresionante: chorizote, ensalada y costilla … uhmmm delicioso! Hay gente pero para hacer una maravillosa comida hicimos sitio para todos. 

OgellaTripa beterik, lasai tragotxoak hartu eta parajeaz hausnartu ondoren, ondorio bakarrera iritsi naiz: furgonetarekin egonaldia egiteko leku aproposa benetan… Bisita egitera animatzen zaituztet eta bueltan esango didazue zer nolako esperietzia bizi izan duzuen, ados?

Después de llenar la tripa, tomar tranquilamente unos tragos y mirando al paraje, he llegado una única conclusión: es el lugar ideal para realizar una estancia con la furgoneta… Os animo a ir a visitar y a la vuelta ya me diréis qué tipo de experiencia habéis vivido, ¿de acuerdo?

 

Transformation: Anbulantziatik furgonetara

Egia da, ez dut lehenago adierazi baina dagoenekoz gure furgoneta berriarekin gabiltza, aupili-aupili, gure eskuetan dago. Aspadian idatzi gabe, gaur gure furgoneta berriaren aldaketak zeintzuk izan diren zehaztera nator.

Anbulantzia bezala erosi genuen, bai bai ondo entzun duzue, eta orain ia furgoneta edo autokarabana txiki bat bihurtu dugu. Mercedes Benz Sprinter modelokoa da, 8 urte ditu eta 200.000 km ingururekin hartu dugu.Anbulantzia1

Es verdad que no he hablado antes pero ya estamos con nuestra nueva furgoneta, aupa aupa, está en nuestras manos. Sin escribir hace tiempo, hoy voy a detallar los cambios realizados en nuestra furgoneta. Compramos como una ambulancia, si si habéis oído bien, y ahora lo hemos convertido en una furgoneta o una pequeña autocaravana. El modelo es Mercedes Benz Sprinter , tiene 8 años y tiene alrededor de 200.000 km.

Todas las ambulancias se caducan después de 8 años, que yo sepa en Euskadi si por lo menos. Así, la empresa Ambulancias Gipuzkoa está obligado a retirar estas ambulancias y poner nuevas. Las retiradas los ponen en venta y nosotros hemos cogido una de esas. Ambulancias Gipuzkoa se sitúa en Urnieta y los interesados pueden informarse porque puede que haya más. De todos modos, se ha oído que a partir del 2014 las ambulancias se van a caducar a los 10 años.

Kontrolaren panela

Anbulantzia guztiak 8 urtera iraungi izan dira, nik dakidanez Euskadin behintzat bai. Hau horrela, Gipuzkoako anbulantziak derrigorrez erretiratu eta berriak jartzera bultzatua dago. Anbulantzia hauek merkatuan salgai jartzen dituzte eta horietako bat hartu dugu. Gipuzkoako anbulantzien gunea Urnietan dago eta izan daiteke han bertan interesatuek anbulantzia gehiago izatea. Halere, azkenaldian entzun dut, orain 10 urtera iraungiko direla, 2014. urtez geroztik.

Itxura aldaketaren prozesua luzea izan da baina merezi izan du. Urnietako Gipuzkoako anbulantzia enpresaren esku egon da kanpoko itxuraren eraldaketa, anbulantziatik furgoneta itxura har zezan. Argiak, piruloak eta kanpoko pintaketa lanak egin dituzte baita barneko zenbait altzarien kentzea ere.

El proceso de la transformación ha sido largopero ha merecido la pena. El cambio de fuera, es decir, la transformación de ambulancia a furgoneta ha sido trabajo de Ambulancias Gipuzkoa de Urnieta. Han quitado las luces, los pirulos y han pintado por fuera y por dentro también han quitado algunos muebles.

Furgoneta itxura hartzen zihoan moduan gure eskua sartu genuen. Azken finean, gure gustora jartzeko #furgoideia asko genituen buruan baina gauzatzerako ametsak ere egin genituen.

Momentuan beharrezkoena jarri da: ohea, egongela, komuna, dutxa, harraska, berogailua, ura beroa (ur garbi eta zikineko depositoekin)…

Mientras la furgoneta iba cogiendo forma nosotros también entramos a trabajar. Al final, teníamos muchas #furgoideas para poner a nuestro gusto pero hasta que se realizaron soñamos mucho.  De momento hemos puesto lo esencial: cama, sala de estar, water, ducha, fregadera, calefacción, agua caliente (con depósitos de aguas limpias y sucias)…

Anbulantziatik lau eserleku dituen etxebizitza furgonetara pasa da fitxa teknikan. Bestalde, barnean duen guztia homologatzeko proiektua egin zaio eta ITV pasa zaio guztiz ordenean gidatu dezagun.

Furgoneta berria orain gutxi #furgobidaia batekin inauguratu genuen (Otsaila), egia esan, primerako irtenaldia atera zen baina beharbada azkarregi egindakoa. Oraindik hainbat gauza jartzeko ditugu eta gabezia horiek guztiak nabariak izan ziren. Halere, guztia ikutu, probatu eta behar ditugun horretaz jabetu ginen.

De una ambulancia ha pasado a ser una furgoneta de 4 plazas en la ficha técnica. Por otro lado, para homologar todo lo que se ha puesto dentro se ha hecho un proyecto y para que circulemos en regla, se le ha pasado la ITV. El estreno de la nueva furgoneta hicimos hace poco (Febrero), la verdad, salió muy bien pero se hizo demasiado pronto. Nos dimos cuenta que todavía hay cositas para poner y todo eso era visible. Tocamos, probamos todo y sabíamos lo que teníamos.

Furgoneta laterala

@Furgoneteoa blogean hau guztia erakutsi ondoren, orain arte egin dugun aldaketarekin oso gustora gaudela adierazi nahi genizuen. Jakin oraindik lanean ari garela, transformation prozesuarekin gaude. Uste dut luze emango digula baina tarteka horien berri emateko asmoa dugu. Bitartean, zuen asmoak, ideiak, zuen furgoiritziak eta ekarpenak zalantzarik gabe, esker onez hartuko ditugu. Hurrengora arte!

Después de enseñar todo esto en el blog de @Furgoneteoa, queremos decir que estamos muy contentos con el cambio que hemos hecho. Todavía estamos trabajando, estamos con la transformación. Creo que se nos va a alargar pero de vez en cuando diremos lo que estamos haciendo. Mientras, esperaremos por supuesto, vuestras ideas, furgopiniones y aportaciones. Hasta otra!

 

Agur Renault Trafic furgonetari

Hontaz idaztea kosta egiten zait baina halaxe da, asko pentsatu ondoren, gure bigarren etxeari agur esateko garaia heldu zaigu. Asko mimatu eta zaindu dugun gure furgoneta maitagarria saltzeko erabakia hartu dugu. Ez da erraza izan gure lehenengoa izan delako eta kariñoz ibili dugulako. Halere, beste baten bila gabiltzalako etorri da guzti hau, begiak joan zaizkigulako, beste etorkizun asmo batzuk buruan biraka ditugulako. Oraindik halere gurekin daukagu, azken agurrak emateko momentu bakan hauetaz gozatzeko azkenerarte.

Me cuesta hablar de ésto pero es así, después de pensar mucho, ha llegado el momento de decirle adiós a nuestra segunda casa. Hemos tomado la decisión de vender la furgoneta que hemos mimado y cuidado. No ha sido fácil ya que ha sido nuestra primera furgo y hemos utilizado con cariño. De todo modos, ha venido así porque estamos buscando una nueva, se nos han ido los ojos y tenemos otras opciones de futuro en la cabeza. Todavía está con nosotros, para así despedir poquito a poco y tener estos momentos únicos para gozar hasta el final.

Furgonetaren ezaugarri guztiak adieraziko dizkizuet norbait interesatua baldin badago ere.

Furgoneta Renault Trafic kanperizatua

Modeloa / Modelo: Renault Trafic T29 Kombi L 1.9DCI 100

Matrikulazioa / Matriculación: 2004

Zaldiak / Caballos: 100

176.000 km

Erregaia / Combustible: Diesel

Precio / Prezioa: 8.500 €

Deskribapena / Descripción:

Furgoneta Renault Trafic txuria, 100 z, 2004 urtekoa eta 176.000 km dituena saltzen da.

Se vende furgoneta Renault Trafic, 100 cv, blanca, año 2004, 176.000 km.

Ondo zainduta dago eta guztiz hornitua: Kalefazio estatikoa, bi bateria, biratzen den gidatzeko eserlekua, hotza eta beroarentzako guztiz aislatua, konpresorezko hotzgailua, haize girotua, igotzen den barruko kabina dutxa, komun kimikoa, barruan led argiak, Fiamma Turvovent azken modeloko klaraboia du goian haizagailua eta moskiterarekin (ke-erauzgailuako balio du), 2m luze eta 1,60, zabaleran egiten den barruko ohea, ohe azpian kajoi handiak, harraska itsatsia. ITV 2014 arte.

Furgoneta muy bien cuidada y totalmente equipada: Calefacción estática, doble batería, asiento del conductor giratorio, totalmente aislado para frío-calor, nevera compresor, aire acondicionado, cabina de ducha interior elevable, bater químico, luces led en el interior, claraboya Fiamma Turvovent modelo nuevo en el techo con ventilador y mosquitera (sirve de extractor), montaje de cama interior 2m de largo x 1,60m de ancho, amplios cajones bajo cama, fregadera incorporada. ITV hasta octubre del 2014.

Furgoneta hau erosteko interesatua dagoen edozeinik Furgoneteoaren edozein sare sozial erabili dezake edo helbide honetara idatzi: furgoneteoa@gmail.com. Aldiz, guk erosteko furgoneta eskaintzetan interesatuta egonik, aukera ezberdinak ikusi nahi ditugu ere. Gure kasuan, bigarren eskuko furgoneta baten bila gabiltza, tetxo altua duen VW Transporter modukoa adibidez. Bidali eskaintzak ikus ditzagun. Eskerrik asko.

Cualquier persona que éste interesada en esta furgoneta puede contactar a través de las redes sociales que tiene Furgoneteoa o sino escribir a esta dirección: furgoneteoa@gmail.com. En cambio, nosotros estando interesados en comprar una furgoneta nueva, queremos también ver diferentes ofertas. En nuestro caso, estamos buscando una furgoneta de segunda mano, como por ejemplo un VW Transporter T4 con techo rígido. Enviar ofertas para que veamos. Mila esker.

Furgoneta apaintzeko 5 modu / 5 maneras para decorar la furgoneta

Decora1

Furgoneta txukun eta garbi izateaz gain polita edukitzea ere gustatzen zaigu. Horrela, furgonetaren kanpokaldea dekoratzen jarriko gara. Gure etxean egin dezakegun moduan, apaingarriek atseginago egin dezakete egonaldia eta zure karakolaz harro egoteko ere beste modu bat izan daiteke. Batzuk beraien furgoak pertsonalizatzeko erabili dezakete, beste batzuk kreatibitatea lantzeko ere bai. Gure esku dago furgonetaren kanpokaldeko apaingarriak finkoak ala aldizkakoak izatea. Post honetan ibilgailua dotore tatuatzeko lau modu azalduko zaizkizue:

A parte de que nos gusta tener la furgoneta limpia y brillante también queremos que esté bonita y curiosa. Por ello, vamos a decorar el exterior de la furgoneta. Los adornos nos pueden alegrar la estancia, igual que en casa, y también es otro modo de estar orgullosa del caracol-casa. Algunos utilizan para personalizar la suya, otros para trabajar la creatividad. En nuestras manos va a estar poner adornos exteriores fijos o permanentes. En este post explicaremos las cuatro maneras para tatuar el vehículo:

1. Eskuz egindako errotulazioak / Rotulaciones a mano

Marrazkiak egiteko pintura boligrafoak edo markatzaileak, “Paint Pen” deritzanak erabili ditzazkegu. Automozioan ezagunak dira, izan ere, noizbait saltzen jartzen dituzten turismoen kristalean prezioa jarrita ikusiko zenuten.  Kolore ezberdinetako errotulatzaileak ederki marraztu dezakete, bai txapan bai kristalean ere. Ezagunenak Carmel etxekoak izan daitezke. Badira erreparazio errotuladoreak ere baina hauek marrazkadak disimulatzeko izango dira.

Para realizar los dibujos podemos utilizar los bolígrafos de pintura o marcadores “Paint Pen”. Son conocidos en automoción, creo que alguna vez que otra habréis visto los precios en los cristales de los turismos. Los marcadores rotuladores de colores pueden dibujar tanto en chapa como en cristal. Los más conocidos pueden ser de marca Carmel. Hay también rotuladores de reparación pero éstos serán para disimular las imperfecciones o rayas de la chapa. 

Batzutan guk geuk marraztu izan dugu. Portugalen oporretan beste lagun furgoneteroak jardun zuten horretan. Lasai, ordea, nazkatuz gero, urakin segituan kentzen da eta euriarekin bakarrik desagertuko litzateke.

A veces nosotros sí que hemos dibujado. De vacaciones en Portugal los amigos  furgoneteros estuvieron en ello. Pero claro podemos estar tranquilos ya que cuando nos hartemos se quita con agua y con la lluvia desaparecería todo.

Furgo Marrazkia

2. Biniloak / Vinilos

Azkenaldian jendeak gustoko duen biniloak jartzeko aukerakin furgoneta dotore ipintzen hasiak dira. Pegatina hauek ordea, finkoak izango lirateke. Furgonetaren txapan itsatsiz gero, eta garbia egonez gero, tenperatura altuekin eta uraren presioarekin ez lirateke askatu beharko, nahiz eta binilo kalitate eta azalera ezberdinak ere badauden. Furgonetarekin zerikusia duten hainbat binilo egokiak Mixikua deritzan online dendan aurki ditzazkegu. Zenbait pegatina barregarriak eta kuriosoak ere bai. Biniloak jartzeko pentsatzen ari bazara tenvinilo.com orrialdean ere aurki ditzazkegu.

Últimamente a la gente le ha gustado poner binilos para poner elegante la furgoneta. Eso sí, estas pegatinas serán fijas. Hay diferentes calidades de vinilo y diferentes tipos de superficie pero si el vinilo se ha pegado en la chapa de la furgo y estaba limpia no debería de despegarse ni con agua a presión y a alta temperatura.  Algunos vinilos de furgonetas los encontraremos en la tienda online de Mixikua. Tendremos pegatinas graciosas y curiosas. Si estáis pensando en poner vinilos también tendreis la página tenvinilo.com

PORTAVICIO_Mixikua

3. Norberak egindako pegatinak / Pegatinas propias

Zuk diseinatutako irudia plastikozko edo transparentea den forro bidezko orri itsaskorrean inprimatu dezakezu. Egokiena laser bidezko inprimagailuan. Irudia ondo finkatzeko ileko laka erabiliko dugu. Ondoren, badaezpada irudiaren gainean forratzeko Aironfix lamina trasparentea jarri daiteke.

Imprimir en una impresora láser la imagen diseñada, sobre la lámina plástica adhesiva. Rociar con laca del pelo la imagen, para fijarla. Luego, poner una lámina de Aironfix (para forrar) transparente sobre la imagen.

4. Brotxazko margo pintaketa / Pintar con brocha

Zalantzarik gabe margoketa gogorrena eta finkoena litzateke, hau da, pintura egokiak eta esku fina izanez, arte lanak egiteko aukera bortitzena. Nazkatzen bagara, gainetik beste pintura esku bat eman eta listo!

Es la opción más fija y la más dura ya que se pueden realizar obras de arte teniendo buena mano. Si nos hartamos le daremos otra mano de pintura y yasta!

Furgo pintatuaIturria / Fuente: La Casa Giratoria

5. Karrozeriako pintaketa fina / Pintar la carrocería

Aukera garestiena eta beti ikusi izan dugun spray bidez egiten den lana. Tuning kontzentrazioetan agertu izan diren arteak lirateke.

Es la opción más cara y el trabajo con spray que siempre hemos visto en la carrocerías. Son las obras que se ven sobre todo en las concentraciones de tuning.