Archivo de la etiqueta: kalak

Begur-eko 8 hondartza, 8 ilusio

Mediterraneoaren atalaian, Gironako Emporda inguruko bihotzean dagoen herri historikoa da Begur. Kosta Bravako lekurik ederrenetakoa zalantzarik gabe, Begur eta bere hondartzak.

Herriko momentu historikoen erreflexu diren eraikinak ikus ditzazkegu Begur-eko alde zaharrean, beti ere hiriaren goikaldeko gazteluak herria eta herritarrak babestuz. Gainkalde horretatik ikus ditzazkegu oraintxe aipatuko ditugun hondartzen eta itsasoaren paraje eta bista ikusgarriak.

begur_vista-general

Zortzi hondartzen ilusioak kontatu ditzazkegu. Argazkiak ikustearekin batera konturatuko zarete zertaz hitzegiten ari garen.

Aiguablava

Arrokadun akantilatu gorrixkaren inguruan dauden ura garbiko hondartzak dira. Halere, hondartzetara bertaratzeko erraztasunak handiak dira.

Sa Riera

mapa_platges_Begur

  • Del Racó:   300m x 65m luzera duen hondarrezko hondartza da. Jatetxeak, aparkalekua, dutxak, komunak, ezinduentzako sarrera eta hamaka eta sonbrilak alokatzeko aukera du.
  • Illa Roja:   Barkoz edo oinez joan daitekeen 80m x 20m luzerako plaia nudista da.
  • Sa Riera: 300m x 65m luzera duen hondarrezko hondartza da. Pasealekua, jatetxeak, aparkalekua, dutxak, komunak, telefonoa, ezinduentzako sarrera eta sorospen zerbitzua du.
  • Aiguafreda:   25m x 15m luzerako arrokadun hondartza da. Barkoan joan eta aingura botatzeko lekurik aproposena da. Jatetxeak, aparkalekua, dutxak eta ezinduentzako sarrera dauka.
  • Sa Tuna:   Kala dirudien 100mx35m-ko harrizko hondartza erakargarria da. Jatetxeak, aparkalekua, dutxak, telefonoa, sorospen zerbitzua eta ezinduentzako sarrera dauka.
  • Platja Fonda:  Barkoz edo oinez joan daitekeen 160m x 35m  luzerako hondarrezko hondartza da. Aparte ger luzerako atzen den kala zoragarria da. Oinez joanez gero, jende gutxi aurkitzen den horietakoa eta hemen naturaren erdian aurkitzeko aukera dago.
  • Nucli Fornells:   Legarrezko 20m x 5mhondartza txikia eta oso erosoa.  Jatetxeak ditu eta telefonoa ere bai.
  • Aiguablava:   Paraje naturalean aurkitzen den  90m x 45m-ko hondarrezko hondartza da. Jatetxeak, aparkalekua, dutxak, komunak, hamakak eta sonbrilak alokatzeko aukera, ezinduentzako sarrera eta sorospen zerbitzua du.

Platja Fonda

Begetazioaz inguratuak daude eta gomendagarria hondartza batetik bestera joateko ibilbideak egitea. Guk adibidez, Aiguablavatik Platja Fondako paseoa egin genuen. Rondako bidea bezala ezagutzen dute eta oso polita da. Erakargarritasun berezia duen itsas urezko pistina naturalarekin aurkituko zarete, benetan ikusgarria.

Fornells

Hemen bertan lo egin daiteke inongo arazorik gabe, hau da, Fornells inguruan alegia. Begur herrian bertan baino hobeto furgoneta hondartza inguruan aparkatzea. Halere, zenbait hondartzetan OTA dago, batez ere udara giroan joanez gero. Sa Rieran adibidez badakit ordaindu behar dela.

Egia esan behar badugu, itsasaldeak baino gehiago harritu gintuen ikus daitezkeen aberatsen etxe eta mantsio ikusgarriak. Kostaz han sartuko balitz, nork daki?

Irteeraren bat pentsatzen baldin bazaudete ez ahaztu izen honekin, Begur.

Anuncios

Ibiza-Formentera kolorez

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Hainbat eta hainbat arrazoi eman ditzazket Pitiusa irlak ezagutzeko. Denok parrandarekin erlazionatu arren, furgonetarekin joateko leku zoragarriak daude. Opor lasaien bila joan ginenez, Santa Eulalia, Es Caná eta Portinatx inguruak gomendagarriak dira, San Antonio eta Ibiza hiria pixkat alde batera utziz. Bisitatu bai, irlari furgonetarekin buelta eman geniolako baina segituan konturatu ginen nun dagoen mugimendua.

Ibizan aparkatzeko eta hondartzan lasai egoteko gustoko lekuak hauexek:  Cala Llonga, Santa Eulalia, Cala Nova, Cala Boix, Cala San Vicente, Portinatx, Cala Xarraca…Bestalde, bisitatu beharrekoa nahiz eta merkea ez izan, hainbeste famatzen duten Es Canar-eko merkatu hippya asteazkenetan, baita Ibiza hirian arratsalde gau partean egoten den terrazeo anbientea. Han bertan jende kuriosoa ikusteko aukera ona dago, jende famatuaz gain, diskoteketako jende estrabagantea.

Ibizako kalen mapa

Cala Llongan furgoleku ona bilatu genuen. Hondartzaren eskuinaldean aparkalekua, komunak eta txiringitoa ere bai. Goizeko 9ak aldera beroak esnatzen zigun eta itsasoan bainatzeko momenturik aproposena izaten zen; inor gutxi eta ura garbi garbi, arrainak kontatzeko moduan. Jaiak ere topatu genituen, dantza tradizionalak eta kontzertuak abuztuaren 15etik aurrera.

Kontuz ferryko bileteak online hartzeko garaian. Bartzelonako portuan ezustekoa izan genuen , barkora sartu baino ordubete lehenago gure bileteak ez zuen balio, nola? Ustez furgonetako neurriak ez genituen ondo jarri eta gurea furgoneta handia kontzideratzen dute orain (Renault Trafic, luzeran 4,5 m >  eta altueran 2 m < ). Baleariakin bi hilabete lehenago online hartu genuen eta inongo neurri abixurik eman ezean eskaerarekin aurrera egin genuen. Azkenenan, biletez aldatu behar izan genuen. Bestalde, beste aldaketa baten berri eman ziguten: furgoneta titularrak gidatu behar du furgoa ferryan sartzeko eta beste bidaiariek oinez sartu behar dute  barkoan. Bartzelonako portuan behintzat, kontrol gehiago eta ibilgailuen tarifa aldaketa sumatu genuen, garestiagoa noski! Dena konpondu ondoren, Ibizara…

Formentera bisitatzeko arrazoiak ere kontaezinak dira. Begiratu koloreak!!!

Irla txiki honetan ikusi daitezkeen koloreak ez ditugu inon ikusi; Itsasoaren kolore turkesa ikusgarria, ondarra fin txuria, Karibeko edozein leku bezain amestezinak dira. Formenterara egun pasa joateko Cala Llongan hartu genuen ferrya, furgoneta bertako aparkalekuan utziz.

Iritsi eta portuan bertan motor bat alokatu genuen. Hasieran 35€ esan ziguten baina 25€tara jeistea lortu genuen. Ses Salinaseko parke naturalaren barnean, Ses Illetes hondartzan goiza pasa eta irlan beste puntan dagoen La Mola faroraino iritsi ginen. Ibilbidea ikusgarria, guztia zoragarria. Irla honetako zenbait hondartzetan ordaindu egin behar da, Ses Salinasera sartzeko behintzat bai. Ez naiz gogoratzen zenbat izan zen zehazki baina motorrarekin bakoitzarena 3€ inguru zen. Es Pujols-eko pizzeria batean bazkaldu genuen eta ez oso merke. Tragoak Ibizan baino garestixeagoak ziren: kaña eta lejia bat 7€ kobratzen ziguten.

Eta zuek Ibiza eta Formenteran zer gomendatzen duzue?

mapa_playas_formentera