Archivo de la etiqueta: klaraboia

Homologazioa eta ITV pasatzeko galdera-erantzunak

Gaur idazteko gogoz esnatu naiz. Amorrualdia pasatzen denean barealdia omen dator. Furgonetaren ITV pasatzeko arazoak eta trabak besterik ez dizkigute jarri eta horren inguruan hitzegin nahi dizuet post honetan.

Hoy me he levantado con ganas de escribir. Después de la rabieta suele venir la calma. Para pasar la ITV sólo nos han puesto problemas y trabas, y de ésto quiero hablar en este post.

Furgoneta klaraboia

Aurreko post batean idatzi nizuen moduan, gure furgonetan aurtengo uztailean, goikaldean klaraboia bat jarri genuen. Gure kontura ezarri genuenez, orain ITV pasatzerakoan izan ditugu kontuak. Joan aurretik homologatu behar denaren arriskuaz hitzegin ziguten, 28. zenbakidun erreforma aplikatzen dute, baina batzutan bestaldera begiratzen dutela ere adierazi ziguten. Bi falta larriekin atera ginen, bata klaraboia eta bestea biratzen den eserlekuarengaitik. Bergarako ITVra joan ginen eta aurten gai honekin gogor jarri direla azaldu ziguten. Beraz, kontuz ibili horrelakoak ipiniz gero, batez ere autoak desegiteko tokian lortu eta zuk zure kontura ezartzean.

Cómo había escrito en un post anterior, este mes de Julio hemos puesto una claraboya en el techo de la furgoneta. Pusimos a nuestra cuenta y ahora ha venido la historia de la ITV.  Ántes de ir nos avisaron del peligro de las homologaciones, según la reforma nº28, pero también nos decían que algunos hacían la vista gorda. Salimos con dos faltas graves, una de la claraboya y la otra del asiento giratorio. Fuimos a la ITV de Bergara y nos comentaban que este año se han puesto firmes con este tema. Por tanto, tener cuidado si pones algo de este tipo, sobre todo si consigues en un desguace y lo colocas a tu cuenta.

Orain adieraziko dizuet homologatzeko zer behar den, izan ere, ITVrentzat ibilgailuan erreforma egin dela kontsideratzen da eta hori fitxa teknikan adierazi behar omen da.

Ahora os digo que se necesita para homologar porque para la ITV se considera que se ha realizado una reforma y todo esto se debe reflejar en la ficha técnica del vehículo.

Klaraboia kanpotik

Klaraboia homologatzeko behar genuenaz hitzegin ziguten. Beraien azalpena entzun bai baina nork ulertzen die? Galderak eginda ere beraiek ere ez dakite zehazki zein paper behar dituzten. Garbi esan ziguten bakarra, furgonetaren estruktura ikuitu ez izanaren idatzia behar dela nahitaez paperean.

Nos hablaron de lo necesario para homologar la claraboya. Escuchamos la explicación pero quién les entiende? Ellos tampoco saben exactamente qué papeles se necesitan. Lo que sí nos marcaron claro es que en el papel debe de reflejar que no se ha modificado la estructura de la furgoneta.

Barrutik klaraboia

Kontuak kontu, nik adieraziko dizuet benetan zer behar duten eta galdera komunak zein diren:

Aclarando el tema, yo os voy a decir de verdad qué es lo que necesitamos y cuáles son las preguntas frecuentes:

1) Adostasun txostena / Informe de conformidad

*Nork egin dezake? / ¿Quién puede realizar?

Fabrikatzailea den kontzesionario ofizial batek (Renault, Opel, Nissan…) edo ingenieroak dituen laboratorio batek. 

El fabricante, es decir, un concesionario oficial (Renault, Opel, Nissan…) o un laboratorio que tenga ingenieros.

*Zein da bide errazena? / ¿Cuál es la vía más fácil?

Aukerak ikusi ondoren, laboratorio batekin geratzen naiz. Interneten hainbat agertzen diren arren guk Vanidearekin egin dugu. Bestalde, egun bezero ona ez bazara behintzat, kontzesionarioei ez zaie interesatzen horrelako gaietan sartzea. Ardurarik nahi ezean, “guk zure ibilgailuan inolako lanik ez dugunez egin, ez dugu zertan egin paperik”, adierazi dezakete.

Después de ver todas las opciones, me quedo con un laboratorio. Aunque en Internet aparecen unos cuantos nosotros hemos hecho con Vanidea. Por otro lado, si no eres por lo menos un buen cliente, al concesionario no le interesa meterse en estos temas. Sin querer tener ninguna responsabilidad, pueden decir que”como no hemos realizado ningún trabajo en tu vehículo no debemos hacer papeles”.

*Zein da bide merkeena? / ¿Cuál es la vía más barata?

Kontzesionarioa fabrikatzailearen adostasun txostena egiteko prest badago, merkeagoa izango litzateke, guri adibidez 121€ko aurrekontua adierazi ziguten. (100€-180€ tartean daude).

Si el concesionario está dispuesto a realizar el informe de conformidad, sería más barato, a nosotros por ejemplo nos dieron un presupuesto de 121€.  (Está alrededor de 100€-180€ aprox).

*Zein da bide azkarrena? / ¿Cuál es la vía más rápida?

Laboratorio baten lana 2-3 egunekoa da eta kontzesionario bateko epea astebete edo gehiagokoa. ITV paperean falta larriak egoki aurkezteko hilabeteko epea ematen dute.

El trabajo de un laboratorio hacen en 2-3 días y la del concesionario, en cambio, una semana o más. En el papel de la ITV indica que tienes un mes de plazo para entregar los papeles de las faltas graves.

*Zer adierazi behar du adostasun txostenak? / ¿Qué de debe indicar el informe de conformidad?

Ibilgailuaren datu guztiak azaldu behar ditu: matrikula, marka, modeloa, eta erreformaren nondik norakoak. Garrantzitsuena furgonetaren estruktura ez dela ikutu esatea litzateke. Txostena egiteko, ibilgailuaren argazkiak eta kasuan, klaraboiaren marka eta ezaugarriak ere behar izaten dira. Ingenieriaren zigilua eta sinadura derrigorrezkoa litzateke.

Todos los datos del vehículo: matrícula, marca, modelo y todos los detalles de la reforma. Lo más importante es decir que no se ha modificado la estructura de la furgoneta. Para hacer el informe, se necesitan las fotos del vehículo y las características y marca de la claraboya. Es imprescindible el sello y la firma del ingeniero.

2) Tailerreko ziurtagiria / Certificado del taller

*Nork egin dezake? / ¿Quién puede realizar?

Erreforma egin duen tailerrak edo baita laboratorioa berak ere. Gure kasuan, Vanideak egin zigun ere.

El taller que te realiza la reforma o el mismo laboratorio. En nuestro caso, nos hizo Vanidea.

*Zer adierazi behar du tailerreko ziurtagiriak? / ¿Qué debe indicar el certificado de taller?

Ibiligailuaren ezaugarri guztiak: marka, modeloa, matrikula…eta erreformaren egitea. Garrantzitsuena furgonetaren estruktura ez dela ikutu esatea litzateke. Tailer ofizialaren zenbakia, zigilua eta sinadura derrigorrezkoa litzateke.

Todas las características del vehículo: marca, modelo, matricula… y el hecho de la reforma. Lo más importante es decir que no se ha modificado la estructura de la furgoneta. Es imprescindible el sello y la firma del taller oficial.

Furgoneta klaraboiarekin

Bi txosten hauek lortzen direnean, ITVra joan eta berriro errebisioa egiten dizute. Erreforma bakoitzeko 12€ inguruko tasa ordaindu beharko da. Guztia ordaintzea da. Azken finean dirua ateratzeko beste modu bat da. Beraz, hemendik aurrera furgonetan aldaketaren bat egin aurretik aurrekontua prestatu eta beharrezkoa denaz ongi informatu.

Cuando se consiguen estos dos informes se debe pasar de nuevo la ITV. Por cada reforma se debe pagar tasas de 12€. Todos es pagar. Al final, es otro modo de sacar dinero. Por tanto, de ahora en adelante antes de hacer alguna modificación preparar un presupuesto e informarse de lo necesario.

Gure ITV esperientziarekin bueltaka eta nazkatuta, zuentzako behintzat informazio interesgarria eta lagungarria izango zaizuelakoan nago.

Mareados y asqueados con la experiencia que hemos tenido con la ITV, espero que para vosotros sea interesante y os sirva de ayuda.

Anuncios

Ondo lo egin!!!

2013, udarik gabeko urtea? Ekainean egiten ari zen eguraldia ikusirik, titular hau behin baino gehiagotan irakurri genuen. Furgoneta duenak badaki zer den udaran beroa pasatzea, ai ama! Gauez lo egin ezin eta aire girotua jarri behar, bufff! Bukatu da, Furgoneteoak erremedioa erakutsiko dizue.

Furgoneta klaraboiarekin

Furgoneta goian klaraboia jartzea erabaki dugu, hau da, tetxoan beste lehio txiki bat irekitzea.

IMG-20130731-WA0001

Hainbat begiratu ondoren, Fiamma markadun kolore txuriko Turbo Vent 160 lehioa  aukeratu dugu. Orain momentuan gomendatzen duten eta azken modelotzat dutena da. Ezaugarri nagusiena: zirkuitu elektroniko berria funtzio bikoitzarekin, hau da, aire frexkoa eta berritua izateko bentiladorea martxan jarri dezakezu edo eta kearentzako estraktore moduan erabili daiteke. Piztu eta tenperatura termostatoa ere badauka, jarritako gehiegizko tenperaturara iristen denean bakarrik martxan jartzeko aukera ematen duelarik.

Barrutik klaraboia

Moskitera fijatua dauka eta plastikozko txuria aukeratu dugu. Goian argitasunik nahi ezean opakoa nahiago izan dugu. Badira plastikozko gardena jartzen dutenak ere baita kristalezkoak ere. Lulukabarakan ikusi dugu prezio hoberena: 149€ inguru.

Jartzeko garaian, furgonetaren neurriak kontutan hartu beharko lirateke. Gure kasuan, Renault Trafic-a izanik, aurrekaldean jarri da.  Neurri zehatzak nahi izanez gero, eskatu besterik ez, zuloa egiteko ondo jakin behar baita non eta nola jarri. Klaraboiaren neurriak 45,5×45,5 zm dira baina zuloa egiteko garaian desberdinak dira. Goikaldean egin behar den zuloa 39×39 zm egin dugu eta furgoneta barruan egindakoa, aldiz, 35x35zm.

Klaraboiarekin batera garrantzitsua luzera gehigarria erostea, izan ere, Renault Trafic, Opel Vivaro, Nissan Primastar furgonetak 4 zm baino gehiagoko tetxo altuera izanik, klaraboia lotzeko nahitaez behar dute.

Orain bai, oporretara joateko eta lo lasai egiteko aukerarik ederrena zalantzarik gabe. Badakigu batzuk ez direla bere aldetik jartzera ausartzen baina uste baino errazagoa izan daiteke, Ikeako altzari bat montatzearen modukoa. Ondo lo egin!!!