Archivo de la etiqueta: lehioa

Ondo lo egin!!!

2013, udarik gabeko urtea? Ekainean egiten ari zen eguraldia ikusirik, titular hau behin baino gehiagotan irakurri genuen. Furgoneta duenak badaki zer den udaran beroa pasatzea, ai ama! Gauez lo egin ezin eta aire girotua jarri behar, bufff! Bukatu da, Furgoneteoak erremedioa erakutsiko dizue.

Furgoneta klaraboiarekin

Furgoneta goian klaraboia jartzea erabaki dugu, hau da, tetxoan beste lehio txiki bat irekitzea.

IMG-20130731-WA0001

Hainbat begiratu ondoren, Fiamma markadun kolore txuriko Turbo Vent 160 lehioa  aukeratu dugu. Orain momentuan gomendatzen duten eta azken modelotzat dutena da. Ezaugarri nagusiena: zirkuitu elektroniko berria funtzio bikoitzarekin, hau da, aire frexkoa eta berritua izateko bentiladorea martxan jarri dezakezu edo eta kearentzako estraktore moduan erabili daiteke. Piztu eta tenperatura termostatoa ere badauka, jarritako gehiegizko tenperaturara iristen denean bakarrik martxan jartzeko aukera ematen duelarik.

Barrutik klaraboia

Moskitera fijatua dauka eta plastikozko txuria aukeratu dugu. Goian argitasunik nahi ezean opakoa nahiago izan dugu. Badira plastikozko gardena jartzen dutenak ere baita kristalezkoak ere. Lulukabarakan ikusi dugu prezio hoberena: 149€ inguru.

Jartzeko garaian, furgonetaren neurriak kontutan hartu beharko lirateke. Gure kasuan, Renault Trafic-a izanik, aurrekaldean jarri da.  Neurri zehatzak nahi izanez gero, eskatu besterik ez, zuloa egiteko ondo jakin behar baita non eta nola jarri. Klaraboiaren neurriak 45,5×45,5 zm dira baina zuloa egiteko garaian desberdinak dira. Goikaldean egin behar den zuloa 39×39 zm egin dugu eta furgoneta barruan egindakoa, aldiz, 35x35zm.

Klaraboiarekin batera garrantzitsua luzera gehigarria erostea, izan ere, Renault Trafic, Opel Vivaro, Nissan Primastar furgonetak 4 zm baino gehiagoko tetxo altuera izanik, klaraboia lotzeko nahitaez behar dute.

Orain bai, oporretara joateko eta lo lasai egiteko aukerarik ederrena zalantzarik gabe. Badakigu batzuk ez direla bere aldetik jartzera ausartzen baina uste baino errazagoa izan daiteke, Ikeako altzari bat montatzearen modukoa. Ondo lo egin!!!

Anuncios