Nori ez zaio gustatzen eroso exeri eta ondo jatea? Furgoneta barruan lasai jateko mahaitxo berria eraiki dugu. Eguraldi onarekin ongi moldatzen gara, mahaia kanpora atera eta listo! Baina batzutan furgo barruan egoteko eguraldia etortzen zaigu eta orduan zer egin?
Pausuz pausu argazkitan egindako lana azaltzen saiatuko naiz. Ez dakit orain arte atzekaldea ireki eta barrutik erakutsi dizuedan, ai ama! Horrela ikusi daiteke:
Orain bai. Lo egiteko moduan ikusi dezakezue, gure bi metroko ohe ederra aldamenetan kojinak eta guzti. Ardatza, ordea, erdiko tablan datza. Lehenengo, goiko koltxoiak bizkarraldetzat erabiliko ditugu, ezkerraldera eta eskuinaldera eramanez.
Ondoren, erdiko tabla kendu eta azpian, kobre tuboarekin egindako hiru T elkartuz egindako euskarria egin beharko litzateke. Alde bakoitzean bana.
Kobre hodiekin jarraituz, mahaia heltzeko zutabeak beharko genituzke, hauek ere T formakoak.
Eta guztia jarrita, bualaaaa! Mahaia erraza egiten eta jartzen.
Beste hainbat mahai txukun ere ikusi ditut. Horregaitik, zuen mahai ideiak ikustea ere gustatuko litzaidake. Animatu bale?