Archivo de la etiqueta: neurri

Furgoneta koltxoiak aukeratzeko bost aholku / Cinco consejos para elegir colchones de la furgoneta

Gaur furgonetan jartzen diren koltxoien edo espuma zatien inguruko gaiarekin natorkizue. Zenbat aldiz egon gara pentsatzen zer nolako edo zein neurritako koltxoiak behar ditugun furgoan lo egiteko edota eserita egoteko besterik gabe? Bere garrantzia baduela iruditzen zait, izan ere, gure karakol etxetxoan egunak egiten baditugu, nabaria geratzen den zerbait da, gerriko, bizkarreko edo aldakako minaz kexatuko baikara.

Hoy vengo con el tema de los colchones o las piezas de espuma que se ponen en la furgoneta. ¿Cuántas veces hemos estado pensando qué tipo de colchones o de qué medidas necesitamos para dormir o estar simplemente en la furgo? Creo que sí tiene su importancia ya que si hacemos varios días en nuestra casa caracol, es algo que se nota enseguida, por que vamos a padecer las dolencias de cintura, espalda o cadera.

Furgo colchones

Hemen doazkizue koltxoiak aukeratzeko aholku gomendagarriak: / Aquí os van los consejos recomendables para elegir los colchones:

1. Koltxoi kopurua zehaztu / Definir la cantidad de colchones

Lehenik eta behin, furgonetaren barnean lo egingo denaren lekua edo eserita egongo garen tokia zein izango den definitu beharko litzateke. Bigarrenik, koltxoiak zertarako erabiliko diren ere pentsatu beharko dugu, izan ere, baliteke lotarako erabiltzen diren zati horiek bizkarralderako ere erabiltzea. Azkenik, puzzlea osatuko duen koltxoi gisa erabiliko ditugun espuma zatien kopurua zehaztuko genuke. Gure kasuan, jakin guztira bost pieza behar izan ditugula.

Primero, tendremos que definir el sitio que queramos para dormir o el lugar dónde nos vamos a sentar dentro de la furgoneta. Segundo, también habrá que pensar para qué vamos a utilizar los colchones, por lo que a veces esas piezas de espuma que utilizamos para dormir también puedo aprovechar de respaldo. Por último, vamos a concretar la cantidad de piezas de espuma que necesito para crear el puzzle. En nuestro caso, saber que hemos necesitado cinco piezas.

Atzekaldea oheaAtzekaldetik furgoa

2. Koltxoi bakoitzaren neurriak hartu / Medir cada colchón

Koltxoi zatiak definituta daudenean, pieza bakoitzaren neurri zehatzak hartuko ditugu. Laukizuzen edo karratu moduan neurriak hartzea gomendatzen dugu, hau da, luzera eta zabalera neurriak hartuz. Behin espuma zatiak etxean ditugula behar diren mozketak guk egin ditzazkegu, beti geratzen baita izkina baten edo kurbatura baten forma emateko beharra.

Cuando tengamos definidos los colchones, vamos a medir exactamente cada pieza. Recomendamos tomar medidas en rectángulo o cuadrado, es decir, medir el largo y el ancho de cada espuma ya que cuando tengamos las piezas en casa siempre queda alguna esquina o curvatura para cortar a nuestra manera.

3. Espumaren dentsitatea erabaki / Decidir la densidad de la espuma

Dentsitateak ez du espumaren loditasuna esan nahi, nahiz eta zerikusirik baduen. Espumaren dentsitatea, zentimetro kubiko (zm3) bakoitzeko kantitatearen neurketa zehatza da. Zentimetro kubiko bakoitzeko gero eta gramo gehiago izan, orduan eta lodiagoa eta elastikoagoa izango da espuma.

D20- Horia leuna-biguna: Metro kubiko bakoitzeko 20kg dituen dentsitate leuna da. Erabilera guztietarako balio duen espuma dentsitate gomendagarria, biguna eta malgua da. Bizkarraldeetarako, izkinak forratzeko, tapizeria orokorrerako, eta abar.

D25- Urdina erdikoa-erdigogorra: Erdi mailako dentsitatea eta metro kubiko bakoitzeko 25kg duen gogortasuna du. Espuma dentsitate gomendagarria, eserleku ekonomiko, kuxinak, oheburuetarako, tapizeria orokorrerako, eta abar. Aurrekoa baino malguagoa eta sendoagoa da.

D30- Berdea gogorra-sendoa: Metro kubiko bakoitzeko 30 kg dituen dentsitate tinkoa da. Espuma dentsitate gomendagarria, eserleku, tapizeria orokorrerako, eta gogortasun eta iraunkortasun gehiago behar duten erabileterako. Forma eta sendotasuna mantentzen du.

Gure ustez, dentsitatea 25 kg izanik nahikoa da, nahiz eta gure oheko koltxoia edo etxeko sofa aukeratzeko garaian bezala, bakoitzaren gustuaren edo erosotasunaren araberako zerbait da.

Espumasfurgo

Densidad no quiere decir grosor de la espuma. La densidad de espuma es una medición específica de la cantidad de gramos por cm3. Mientras más gramos por cms cúbicos más densa es la espuma y mayor su elasticidad. 

D20- Amarilla suave-blanda: Densidad suave de 20 Kg por metro cúbico. Densidad de espuma recomendada para todo tipo de usos, es blanda y muy flexible. Especialmente recomendada para respaldos, cuñas, forrado con espuma de piezas frágiles, tapicería en general, etc. 

D25 – Azul media-semidura: Densidad media, dureza de 25 Kg por metro cúbico. Espuma recomendada para asientos económicos, cojines, cabeceros de cama, tapicería en general, etc. Es flexible y más firme que la anterior.

D30 – Verde dura-firme: Densidad firme de 30 Kg por metro cúbico. Está recomendada sobre todo para asientos, tapicería en general, usos en los que se necesiten mayor dureza y durabilidad de la espuma. Mantiene su forma y firmeza. 

Para nosotros la densidad 25 es suficiente, aunque puede ser a gusto o comodidad de cada uno, como es elegir el colchón de la cama o el sofá de casa.

4. Koltxoien edo espuma zatien eskaera egin / Solicitar los colchones o las espumas

Hainbat aukera aztertu ondoren, gure esperientzia azaldu nahi dizuegu. Tapizari baten lan kostua altua iruditu zitzaigun eta azkar batean online aukera hartu genuen. Zenbait online dendatan aurrekontuak eskatu ondoren, Espumaencasa deritzan web atariarekin geratzen gara, benetan gomendagarria. Bakoitzari egokitzen zaion espuma piezaren forma online hartu eta etxera bidaliko dizute. Neurriak, dentsitatea eta lodiera (8,10,12 zm.) aukeratuz, prezioa kalkulatuko du. Oso tresna erraza eta erosoa, gainera etxeko zerbitzua ona, azkarra eta ekonomikoa eskaintzen du.

Después de barajar más de una posibilidad, explicamos nuestra experiencia. El coste de un tapicero nos pareció alto y enseguida elegimos la opción online. Pedimos algunos presupuestos en las tiendas online pero nos quedamos con la página web Espumaencasa, totalmente recomendable. Eliges la forma de la pieza de la espuma online y te llevan a casa. Después de escoger las medidas, la densidad y el grosor (8, 10,12 cm.) calcula el precio. Es una herramienta fácil y cómodo, y además ofrece un servicio bueno, rápido y económico.

Iturria / Fuente: www.espumaencasa.es
Iturria / Fuente: Espumaencasa.es

5. Koltxoiak tapizatu / Tapizar los colchones

Koltxoiak denboran irauteko eta egoki zaintzeko hobeto telaz estali edo tapizatzen baditugu. Guk badaezpada telaren kolore iluna aukeratu genuen eta koltxoiaren alde batean kremallera eskatu, garbitzeko aukera izan dezagun. Tapizatzeko lanetan zorte ona izan genuen, amaginarreba izan baitzen arduraduna, mila esker!!!

Para que los colchones duren en el tiempo y cuidemos mejor, sería interesante forrar con tela o tapizar. Nosotros por si acaso elegimos tela de color oscuro y cremallera a un lado del colchón. Tuvimos suerte a la hora de tapizar porque la suegra fue la encargada, gracias!!!

Aholku hauekin lagundu izana espero dugu, baina beste gomendioren bat aipatu nahi baduzue ez egin zalantzarik eta idatzi!!! Animatu.

Esperamos poder ayudar con estos consejos pero si quereis comentar algún otro no dudeis en escribir!!! Animaos.