Archivo de la etiqueta: transformation

Transformation: Anbulantziatik furgonetara

Egia da, ez dut lehenago adierazi baina dagoenekoz gure furgoneta berriarekin gabiltza, aupili-aupili, gure eskuetan dago. Aspadian idatzi gabe, gaur gure furgoneta berriaren aldaketak zeintzuk izan diren zehaztera nator.

Anbulantzia bezala erosi genuen, bai bai ondo entzun duzue, eta orain ia furgoneta edo autokarabana txiki bat bihurtu dugu. Mercedes Benz Sprinter modelokoa da, 8 urte ditu eta 200.000 km ingururekin hartu dugu.Anbulantzia1

Es verdad que no he hablado antes pero ya estamos con nuestra nueva furgoneta, aupa aupa, está en nuestras manos. Sin escribir hace tiempo, hoy voy a detallar los cambios realizados en nuestra furgoneta. Compramos como una ambulancia, si si habéis oído bien, y ahora lo hemos convertido en una furgoneta o una pequeña autocaravana. El modelo es Mercedes Benz Sprinter , tiene 8 años y tiene alrededor de 200.000 km.

Todas las ambulancias se caducan después de 8 años, que yo sepa en Euskadi si por lo menos. Así, la empresa Ambulancias Gipuzkoa está obligado a retirar estas ambulancias y poner nuevas. Las retiradas los ponen en venta y nosotros hemos cogido una de esas. Ambulancias Gipuzkoa se sitúa en Urnieta y los interesados pueden informarse porque puede que haya más. De todos modos, se ha oído que a partir del 2014 las ambulancias se van a caducar a los 10 años.

Kontrolaren panela

Anbulantzia guztiak 8 urtera iraungi izan dira, nik dakidanez Euskadin behintzat bai. Hau horrela, Gipuzkoako anbulantziak derrigorrez erretiratu eta berriak jartzera bultzatua dago. Anbulantzia hauek merkatuan salgai jartzen dituzte eta horietako bat hartu dugu. Gipuzkoako anbulantzien gunea Urnietan dago eta izan daiteke han bertan interesatuek anbulantzia gehiago izatea. Halere, azkenaldian entzun dut, orain 10 urtera iraungiko direla, 2014. urtez geroztik.

Itxura aldaketaren prozesua luzea izan da baina merezi izan du. Urnietako Gipuzkoako anbulantzia enpresaren esku egon da kanpoko itxuraren eraldaketa, anbulantziatik furgoneta itxura har zezan. Argiak, piruloak eta kanpoko pintaketa lanak egin dituzte baita barneko zenbait altzarien kentzea ere.

El proceso de la transformación ha sido largopero ha merecido la pena. El cambio de fuera, es decir, la transformación de ambulancia a furgoneta ha sido trabajo de Ambulancias Gipuzkoa de Urnieta. Han quitado las luces, los pirulos y han pintado por fuera y por dentro también han quitado algunos muebles.

Furgoneta itxura hartzen zihoan moduan gure eskua sartu genuen. Azken finean, gure gustora jartzeko #furgoideia asko genituen buruan baina gauzatzerako ametsak ere egin genituen.

Momentuan beharrezkoena jarri da: ohea, egongela, komuna, dutxa, harraska, berogailua, ura beroa (ur garbi eta zikineko depositoekin)…

Mientras la furgoneta iba cogiendo forma nosotros también entramos a trabajar. Al final, teníamos muchas #furgoideas para poner a nuestro gusto pero hasta que se realizaron soñamos mucho.  De momento hemos puesto lo esencial: cama, sala de estar, water, ducha, fregadera, calefacción, agua caliente (con depósitos de aguas limpias y sucias)…

Anbulantziatik lau eserleku dituen etxebizitza furgonetara pasa da fitxa teknikan. Bestalde, barnean duen guztia homologatzeko proiektua egin zaio eta ITV pasa zaio guztiz ordenean gidatu dezagun.

Furgoneta berria orain gutxi #furgobidaia batekin inauguratu genuen (Otsaila), egia esan, primerako irtenaldia atera zen baina beharbada azkarregi egindakoa. Oraindik hainbat gauza jartzeko ditugu eta gabezia horiek guztiak nabariak izan ziren. Halere, guztia ikutu, probatu eta behar ditugun horretaz jabetu ginen.

De una ambulancia ha pasado a ser una furgoneta de 4 plazas en la ficha técnica. Por otro lado, para homologar todo lo que se ha puesto dentro se ha hecho un proyecto y para que circulemos en regla, se le ha pasado la ITV. El estreno de la nueva furgoneta hicimos hace poco (Febrero), la verdad, salió muy bien pero se hizo demasiado pronto. Nos dimos cuenta que todavía hay cositas para poner y todo eso era visible. Tocamos, probamos todo y sabíamos lo que teníamos.

Furgoneta laterala

@Furgoneteoa blogean hau guztia erakutsi ondoren, orain arte egin dugun aldaketarekin oso gustora gaudela adierazi nahi genizuen. Jakin oraindik lanean ari garela, transformation prozesuarekin gaude. Uste dut luze emango digula baina tarteka horien berri emateko asmoa dugu. Bitartean, zuen asmoak, ideiak, zuen furgoiritziak eta ekarpenak zalantzarik gabe, esker onez hartuko ditugu. Hurrengora arte!

Después de enseñar todo esto en el blog de @Furgoneteoa, queremos decir que estamos muy contentos con el cambio que hemos hecho. Todavía estamos trabajando, estamos con la transformación. Creo que se nos va a alargar pero de vez en cuando diremos lo que estamos haciendo. Mientras, esperaremos por supuesto, vuestras ideas, furgopiniones y aportaciones. Hasta otra!