Archivo de la etiqueta: Volkswagen

Furgo erreginak / Reinas furgo

Furgoneta VW surf

Txoratuta geratzen naiz horrelako furgonetak ikusten ditudanean. Hain politak, hain txikiak, hain moñoñoak , edozein lekutan ikusita ere beti argazkiren bat ateratzen saiatzen naiz. Volkswagen markako autobus miniak dirudite, orain furgoneta oso preziatuak. Kanpotik ederrak eta barrutik ere ikusgarriak.

Me quedo loca cuando veo estas furgonetas. Son tan bonitos, tan pequeños, tan kukis que cada vez que veo alguna intento sacar alguna foto. Parecen autobuses mini de Volkswagen, ahora muy preciadas. Bonitas de fuera y espectaculares de dentro.

Furgoneteoa

60. hamarkadako furgoneta hauek hippie mugimenduakin lotzen ziren, “Love” “Peace”, “Liberty” “Flower Power” eta horrelako friki sinboloekin rotulatuz, baina orain baita surferoekin ere.  Orain klasikoak bihurtu dira eta jendeak oso ondo zaintzen ditu.

Estas furgonetas se vinculan con el movimiento hippie de los años 60, rotulados con símbolos “Love” “Peace”, “Liberty” “Flower Power” pero ahora también con los surferos. Se han convertido en furgos clásicos y la gente los cuida muy bien.

Furgo VW kamisetan

FurgoVolkswagen hauen 10. konzentrazioa aurten Gironako Sant Pere Pescador herrian izan da. Aurten ezin izan dugu baina asko gustatuko litzaidake hurrengo furgobilkuran izatea. Furgo erreginak guztiak batera, ederra da ikustea. Ze politak!!! Coches.net weborriak eskaintzen digu bideoa, ikusi besterik ez.

La 10ª Concentración de FurgoVolkswagen este año se ha celebrado en Sant Pere Pescador de Girona. Este año no ha podido ser pero me gustaría estar el año que viene en esta reunión. Las reinas furgo todas juntas, es bonito sólo ver. Espectaculares!!! La web Coches.net  nos ofrece este video.

Udara hontako Portugaleko bidaian ezagutu genituen Txiki eta Antonio super bikoteak furgoneta berezi hauen koadro bat oparitu ziguten. Bi bikote eta bi furgoneta ginen. Segituan konturatu ziren furgoen zaletasuna eta azken egunean asko gustatu zitzaigun erregalu haundia egin ziguten, atzean dedikatua eta sinatuta. Benetan plazerra izan zen Getafeko bikote hau ezagutzea. Benetan lagunak egin gara. Berlineko bi bolina eta bi Sagres Radler. Obrigados mua, mua.

 La super pareja  que conocimos este verano en Portugal, Txiki y Antonio, nos regalaron un cuadro de estas furgonetas.  Eramos dos parejas y dos furgonetas. Enseguida se dieron cuenta de nuestra afición a las furgos y el último día tuvieron el detalle de darnos un regalo muy grande, además dedicado y firmado. La verdad es que fue un placer conocer a esta pareja de Getafe. Somos amigos.  Os debemos mínimo dos bolinas de Berlim y dos Sagres Radler. Obrigados mua, mua.

Animatu, animatu! 60. hamarkadan bizi izandako hippie mugimenduaren esperientzia izateko modua badago. Beste garai bateko opor magikoetan murgiltzeko, hauetako furgoneta bat alkilatu dezakezu. Zerbitzu hau ematen duten hainbat enpresa daude baina ezagunena edo ekonomikoena Caracolvan da. Gure lagunekin horrelako batean bidaiatu eta bizitzea 500-600€ tartean ibili daiteke. Astebukaera bat aukeratuz gero, 200€ inguru. Chilicampers da beste horietako bat, non marka ezberdinetako furgoak dituzten alokatzeko. Flamenco campers beste bat.

Animaros, animaros! Hay modo de vivir la experiencia del movimiento hippie de los años 60. Para entrar en una vacaciones mágicas de otra época, se puede alquilar una furgoneta como esta. Hay diferentes empresas que tienen este servicio pero el más conocido o el más económico es  Caracolvan. Si viajamos y vivimos una semana en una de estas saldría entre 500-600€. Si elegimos una semana, más o menos 200€. Chilicampers es otra de ellas, teniendo diferentes marcas de furgo para alquilar.  Otra de ellas Flamenco campers.

Anuncios